euskaraz.net
Gaztetxulo: 5 urte

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 76 2005/11 »  Gaztetxulo: 5 urte



Erreportajea * * *

Gaztetxulo aldizkariak bost urte

Gaztetxulo aldizkariak bost urte bete zituen urrian, 2000. urtean hasi baitziren Euskal Herriko gazteak aldizkaria etxean jasotzen. Asko aldatu da aldizkaria azken urte hauetan; orri gutxi batzuk izatetik, aldizkari mardula izatera igaro baita. Horrekin batera, gaiak ere asko ugaritu dira Gaztetxulo aldizkarian. Euskal Herriko gazteek, beraz, gai mordo baten inguruan irakurtzeko aukera dute orain. Musika, zinema, literatura, sexua, mendia eta ekologia dira hilero aldizkarian agertzen diren atalak. Urte hauetan, honenbestez, hamaika erreportaje eta elkarrizketa esanguratsu argitaratu dira Gaztetxulon. Gaztetxulo Busa Euskal Herrian zehar

Bost urte ez direlako noiznahi betetzen, festa eta ekimen ugari jarri zituzten abian urtebetetzea ospatzeko. Gaztetxulo Busa martxan jarri zuten, eta Euskal Herrian zehar zeharkaldia egin zuten urriko hirugarren astean. Zeharkaldi horretan, bost geldialdi nagusi egin zituen autobusak.

Donostiako Lau Haizeta ikastetxean izan zen lehenengo geldialdi nagusia. Bertan, DBHko ikasleek “K belaunaldia”ren inguruko solasaldian parte hartzeko aukera izan zuten. Surfin Kaos, Kerobia, Keike eta Kauta taldeko musikariek beren esperientziak eta ikuspuntuak jarri zituzten mahai gainean. Eguneko bigarren geldialdia, Ibaetako unibertsitateko campusean egin zuen autobusak.

Hurrengo egunetan, Baionan, Zornotzan, Gasteizen eta Iruñean ibili zen Gaztetxulo Busa, tokian tokiko ikastetxeetan solasaldiak antolatuz. Arratsaldetan, berriz, Euskal Herriko hainbat herri bisitatu zituen Busak, herri horietako irakurleekin egoteko. Ibilaldi hauetan, pertsonaia ospetsu asko igo ziren Gaztetxulo Busera: aktoreak, musikariak, bertsolariak eta kazetariak, besteak beste.

Hau guztia, Gaztetxuloren lagunak bisitatzeko eta haiekin egoteko antolatu zuten gaztetxulotarrek. Beraz, zorionak Gaztetxulo!

Euskal Herriko gazteek aldizkariaren urtebetetzea ospatzeko aukera izan zuten Gaztetxulo Busaren bitartez


Sustrai Kolina eta Amets Arzallus, Jon Eiherabide eta Aritz Sound System Baionan.

Nafarroan egindako solasaldia: Oskar Estanga, Joana Lasheras, Gorka Urbizu eta Hiart Leitza.

Zornotzan ateratako argazkia: Lander Garro, Iban Garate, Ainhoa Garai eta Ilaski Serrano.

Gasteizen ateratako argazkia: Oihana Maritorena, Aintzane Gamiz, Aitziber Garmendia eta Itziar Urretabizkaia.

Nafarroa Oinezen, Musika dantzagarria jarri zuten Selektah kolektibokoek.

Ikastetxeetan antolatutako solasaldietan primerako giroa izan zen..

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****