euskaraz.net
Teknologia berriak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 76 2005/11 »  Teknologia berriak



Teknologia berriak * *

Satelite bat erori da Ipar Polotik gertu

Europako Espazio Agentziak Cryosat satelitea jaurti zuen 2005eko urriaren 8an, eta Lincoln itsasoan erori zen bota eta handik bi ordutara, Ipar Polotik gertu. Lurraren berotze-fenomenoa aztertzeko satelitea espazioan jartzen saiatu ziren, Oleg Gromov jeneralak, Errusiako Tropa Espazialeko komandante ondokoak, adierazi duenez. Jaurtiketa egin (15:08 GMT) eta sei minutura, sateliteak ez zuen jada kosmodromoko kontrolgunetik igorritako agindurik betetzen; izan ere, Gromovek azaldu zuenez, “suziri-jaurtigailua ez da satelitetik banandu”. Hurrengoa izango da.


Lehen meteorologo birtuala sortu dute

Kataluniako Irrati-telebista Korporazioaren (CCRTV) Activa Multimedia marka teknologikoak, lehendabiziko meteorologo birtuala sortu du. Sam du izena, eta Digital+ telebistan egin du lehenengo agerraldia.

78 hezurrez eratutako eskeleto birtuala dauka aurkezleak. Begi urdinak ditu, eta begirada sarkorra. Mugimendu erakargarriak eta lasaiak egiten ditu. Eguraldiari buruzko informazioa naturaltasunez mugituz, eta hitz eginez emateko gaitasuna dauka, eta egunean hiru aldiz gaurkotu daiteke.

Esaldiak automatikoki inprobisatu ahal izango ditu Samek.

Pablo Romero Digital+ telebista-kateko programazio-zuzendariak iragarri zuenez, “Samek 2005eko urriaren 10ean egingo du debuta. Canal Meteok eskaintzen duen zerbitzua haratago eramatea da gure borondate nagusia”.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****