euskaraz.net
Tenisa: Maria Irurzun

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 76 2005/11 »  Tenisa: Maria Irurzun



Erreportajea * *

“Maria Sharapoova da nire idoloa”

Beste kirol batzuen ondoan, tenisa ez da kirolik hedatuena gure inguruan. Hala ere, maila handiko tenislariak ditugu, eta horietako bat da Maria Irurzun donostiarra. Mariak tenislari profesionala izan nahi luke.


Zenbat urte dauzkazu?

Hamahiru.

Zenbat urterekin hasi zinen tenisean? Zergatik?

2 urte nituela. Nire aitak tenisean jokatzen zuen, frogatu egin nuen eta...

Ba al duzu familian tenisean egiten duen beste inor?

Ez, aita besterik ez.

Zenbat ordu entrenatzen duzu egunean?

Hiru ordu, edo hiru ordu eta erdi egunero, goizetan. Frantziara joaten naiz entrenatzera. Gero, kotxean bazkaldu, eta hiruretarako berriro eskolara.

Zein da zure gorputzetik gehien erabiltzen duzun atala?

Besoak, hala uste dut behintzat. Eta baita hankak ere, korrika egiteko.

Zer egiten duzu hain trebea izateko tenisean?

Ez dakit... Nire ustez ,ilusioa da garrantzitsuena. Izugarri gustatzen zait, eta horregatik, asko saiatzen naiz.

Zenbat ordu libre dauzkazu?

Oso gutxi, ordubete edo. Etxerako lanak, entrenatu...

Zenbat ordu egiten dituzu lo?

Bederatziren bat edo.

Zein da gustukoen duzun janaria?

Gustukoena? Pasta edo arroza asko gustatzen zaizkit, eta 2. platererako... ez dakit! Txuleta!

Jaten al duzu zerbait desberdina, guk jaten ez duguna?

Ez, nik normal jaten dut, baina partiduen aurretik pasta jan behar izaten dut.

Ba al daukazu maskotaren bat etxean?

Orain ez, baina bi zakur eduki ditut.

Zure mutil-lagunak egiten al du ariketa fisikorik?

Ez daukat mutil-lagunik.

Zenbat domina eta kopa dauzkazu? Asko al dira?

Dominak 10, eta 29 trofeo.

Zenbat partidu galdu eta zenbat irabazi dituzu?

Irabazi asko, eta baita galdu ere; baina ez dakit zenbat.

Jokatu al duzu noizbait, txapelketa garrantzitsurik?

Espainiako eta Europako txapelketak jokatu ditut, eta oso ondo joan zaizkit.

Zenbatgarren postuan zaude tenisean?

Lehenengoa Espainian.

Pentsatu al duzu zure lanbidea hau izan daitekeenik?

Bai, eta saiatuko naiz.

Ba al daukazu idoloren bat?

Bai, Maria Sharapoova oso gustuko dut.

Izena: Maria Irurzun. Nongoa: Donostiakoa. Ikastetxea: San Bartolome (Mariaren Lagundia). Kirola: Tenisa. Meritua: Hoberena da, eta ez bere mailan bakarrik (Espainia, Europa).

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****