|
Berri on
*
*
*
|
Lasterketa
|
|
|
Donostiako hiru hondartzen arteko 16. lasterketa egin zen urriaren 9an. Aurten, 1.600 lagunek parte hartu dute: horrenbestez, orain arteko errekorra gainditu egin dute. Goizeko hamaiketan hasi zen lasterketa, eta lasterkariek joan-etorriko bidea egin zuten Donostiako hiru hondartzen artean (Zurriola, Kontxa eta Ondarreta).
|
|
|
Everest Mendiaren Neurria
|
|
Everest mendian izan dira Kartografia Institutuko zientzialari txinatar batzuk. Teknologia berriez baliatuz, Everest mendiaren altuera neurtu dute, eta 8.844,5 metro dituela ziurtatu dute; beraz, orain arte uste izan dena baino 3,5 metro gutxiago ditu Everestek. Orain beste lan bat gelditzen da, ordea: hainbat entziklopedia eta liburutan ageri den neurria aldatzea, hain zuzen.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|