|
|
Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Egia da arropa asko daukazula, lagun; baina ez al zara konturatzen dena modaz pasatuta dagoela?
|
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Nahiz eta oso argia izan, gehiago ikasi beharko duzu. Kontuz ibili gero, azterketak laster izango dira eta.
|
|
|
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Udazkena heldu da, eta inork ez daki nola! Ez ahaztu zeure burua ondo babestea, edo hegaztien gripea hartzen duen lehenengo gizakia izango zara.
|
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Triste samar zaude, baina, egun batzuk barru, galdutako umorea berreskuratuko duzu; ez kezkatu!
|
|
|
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Ez kulunkatu hainbeste klasean, alferrontzi hori! Irakaslea ohartzeaz gainera, kolpe ederra jasoko duzu.
|
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
(abuztuak 24
irailak 23)
Nahiz eta datorren eklipsea 21 urte barru izan, betaurreko ilunak zurekin eraman beti, badaezpada ere.
|
|
|
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Kalean semaforo gorri bat ikusi, eta amona zahar bati kalea gurutzatzen laguntzen badiozu, bihotz oneko pertsona zarela erakutsiko duzu.
|
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Ez zaitez ezertaz fidatu kalean zoazela, baina arreta ipini. Agian olatu handi batek harrapatuko zaitu Pasealeku Berrian.
|
|
|
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
0-5 urte badaukazu, kontuz zakurrekin. 6-12 urte bitartekoek, ez galdu autobusa. 13 urtetik gorakoek, berriz, kontuz trafikoarekin, eta errespetatu seinaleak.
|
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Ohar zaitez folioak ez direla paperezko abioiak egiteko. Horrela jarraitzen baduzu, baso bat egiten bukatuko duzu.
|
|
|
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
Jarraitu pixka bat gehiago zain, ea galdutako inspirazioa bueltatzen zaizun.
|
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Azken bolada honetan zure motxilak oso gutxi pisatzen du.
|