|
Erreportajea
*
*
*
|
XX. mende hasierako martutene
|
|
Etorkizunari begira, iraganari buruzko jakin-mina piztu zitzaigun,
eta gure ikastolako irakasle Maite Alberorekin hitz egitea erabaki genuen, bagenekielako informazioa zuela garai bateko Martutenez.
|
|
Nolakoa zen auzo hau XX. mende hasieran?
Garai hartan, jolas-parkea eta zezen-plaza eraiki zituzten Martutenen. Auzoan jende aberatsa bizi zen. Asko kanpotarrak ziren: frantsesak, madrildarrak...
Martutene osoa etxe dotorez bete nahi zuten. Oraindik ere badaude sasoi hartako etxe batzuk.
Noiz inauguratu zuten jolas-parkea?
1910ean, Kursaal izena zuen. Parke hartan denbora-pasak zeuden: errusiar mendia, patinajea, kasinoa, “water chute” delakoa, gamelu gainean ibilaldi txikiak, dantzaldiak, su artifizialak astearte eta ostegunetan, zezen suzkoak...
Non eraiki zuten?
Gaur egungo trenbidearen inguruan. Azkenean, 1923an negozioa gaizki zebilenez, itxi egin zuten, 15 urte geroago.
Kursaala itxi eta gero, zer gertatu zen?
Jolas-parkea itxi zutenean, “Campos Elíseos” izeneko dantzalekua ireki zuten. Dantzaleku hark arrakasta handia izan zuen.
Elkarrizketa hasieran zezen-plazaz hitz egin diguzu; zer esan diezagukezu hartaz?
1908an eraiki zuten zezen-plaza, gaur egun Martutenen dagoen Trinkete izeneko tabernaren parean. Zezen-plaza hura luxuz beteta zegoen: sabai guztia kristalezkoa zuen (Espainiar estatuko lehenengo plaza estalia izan zen). Izugarrizko iskanbilak izaten ziren ikuskizuna zela eta. Be-hin, zezen-plazatik Donostiaraino manifestazioan joan ziren, dirua bueltatzeko eskatuz. Beste batean, zezen-plazako kristal guztiak puskatu zituzten.
Hemen ere, jolas-parkean bezala, negozioa errentagarria izan zedin, gauza asko probatu zituzten jabeek: abonuak egitea, greko-erromatar borrokak, mojigangak (gaur egungo “torero bombero”ak). Azkenik, aipatu behar da 1923an itxi zutela zezen-plaza.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|