|
Teknologia berriak
*
*
|
Xbox 360: etorkizuneko kontsola
|
|
Azaroaren 2an kaleratu zen Microsoft-en kontsola berria, era horretan bere aurkariei aurrea hartuz. Kontsola berriak hiru prozesadore ditu, eta 3,2 Ghz-ko potentzia du bakoitzak. Filmak ikusteko, irudiak ikusteko, musika entzuteko eta USB-aren erabilera hobetzeko balio du.
Momentu honetan, bere aurkarien gainetik dago xbox 360a. Microsoften ustez, 3 milioi kontsola inguru salduko dituzte 2006ko otsailaren bukaerarako.
Bi pack mota daude: lehenengoak 399,99 € balio du, eta prestazio hauek ditu: atera daitekeen disko gogorra, hari gabeko joystick-a, aurikularrak, sarean jartzeko haria, definizio altuko telebistara lotzeko hariak, eta xbox live-erako doako harpidetza. Bigarrenak, berriz, 299,99 € balio du, eta telebista arruntetara lotzeko haria eta haridun joystick-a dakartza.
Azken finean, xbox 360a etorkizuneko kontsola da, eta izugarrizko arrakasta izango du.
Agerpen ofizialean, 15 joko ditu; adibidez, Elements of power, Project Gotham Racing 3, eta abar.
Bideo-jokoei etekin handiena atera nahi badiezu, hau da zure aukera: xbox 360.
|
|
|
Igerilarientzako betaurreko azkarrak
|
Ingeniaritzako hirugarren mailako ikasle batek, Katie Williams-ek, abiadura eta distantzia neurtzen dituzten uretako betaurrekoak asmatu berri ditu, igerilarientzat.
Betaurreko horiek igerilekuaren luzera eta minutuak kontatzen dituzte, igerilariek distantziaren eta denboraren arteko aldea kontrola dezaten.
Betaurrekoek iparrorratz bat barneratuta daukate, igerilariek, luze bat egiten dutenean, atzeman dezaten.
Sorosle gisa izandako esperientzia baten ondorioz otu zitzaion ideia Williams-i. Igerilari askok erloju bat erabiltzen dute denbora kontrolatzeko; beste batzuk, berriz, ez dira luzeen kontua eramateko gai. Betaurreko berriak erabiltzearen ondorioz, igerilarien errendimendua hobetu nahi da.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|