Berri on
|
Mozart Donostian
Donostiak mundu osoan Mozarti egin behar zaion omenaldian parte hartuko du aurten, hil zenetik 250 urte pasatu direlako. Kontzertuak egingo dira, eta Musika Hamabostaldiak Mozarten opera bat antzeztuko du.
|
|
NASA plutonera doa
NASA bidaia bat prestatzen ari da Plutonera. Bidaia horren eginbeharra honako hau da: eguzki-sistemako planeta txikien, urrunen eta ezezagunenari buruzko informazioa jasotzea. Horretarako, 5.000.000.000 kilometroko bidaia egin behar dute, eta hamar urte beharko dituzte.
|
|
|
Lore-esentzien ahalmena
|
|
Aspaldi honetan, medikuntzan, lore-esentzien bidezko terapiari buruz hitz egiten ari dira. Nolanahi ere, loreen ahalmen terapeutikoa askoz lehenago da ezaguna. Bach sendagilearen garaian erabiltzen hasi ziren terapia hori. Osatzeko eta gaixotasunei aurre egiteko ahalmen energetikoa dute loreek. Gizakiak aspalditik ezagutzen du ahalmen hori, eta hainbat tradizioren eta kulturaren bitartez zabaldu da.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|