Ekologia
|
|
Pirinioetako hartza desagertzeko arriskuan dago
|
Hona hemen, Pirinioetako hartza sakon ezagutzeko gida laburra:
Denetarik jaten du, baina fruituak oso gustukoak ditu.
Neguak lo egiten pasatzen ditu.
Desagertzeko zorian dagoen ursidoen familiako ugaztuna da.
Ezaugarri Fisikoak: Pirinioetako hartzaren bataz besteko pisua 117 kilokoa da arretan, eta, emeetan, 93 kilokoa. Ahotik buztanera 1,7-2 metrokoa izan daiteke. Gorputza ile luze eta marroiez estalia du. Ekainean, 30-40 egunez, gorputz osoko ilea aldatzen du. 25 urtez bizi daiteke gutxi gorabehera. Entzumen eta usaimen bikainak ditu, baina ikusmen txarra du zenbait distantziatara.
Bizilekuari dagokionez, gizakiaren presiotik ihesi, mendiko bazter ezkutuetan, eta gizakiari iristea kostatzen zaion leku zailetan bizi da. Kumeak izateko, 3-5 urte izan behar ditu: hain gutxi geratzen direnez, arren eta emeen arteko topaketak zailak izaten dira. Emeak kume bat edo bi besterik ez ditu izaten.
Hartzaren egoera hil edo bizikoa da. Azkenak Biarnon eta Aragoien bizi dira. Hartzaren populazioaren iraupenak sekulako garrantzia du, eta, horretarako, ezinbestekoa da habitata mantentzea. Euskal Herrian, oso gutxitan ikus ditzakegu: bat edo bi baino ez dira, aldizka, Nafarroa eta Zuberoa bisitatzen dituzten hartzak.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|