euskaraz.net
Filmak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 78 2006/02 »  Filmak



Ikusitakoak

oso ona ona balekoa txarra



Las crónicas de narnia


Zuzendaria : Andrew Adanson Aktoreak : Georgie Henley, Skandar Hynes, William Moseley AEB, 140 minutu Mota : Fantasia
Pelikula honen protagonistak lau anai-arreba gazte dira. Beren herrialdean gerra hasten denean, bizilekutik oso urrun dagoen etxe batera joan beharko dute bizitzera, beren familia herrian utzita. Etxe horretan, armairu bat aurkituko dute. Armairura sartzean, mundu magiko eta gatibu bat aurkituko dute, eta konturatuko dira, han bizi diren pertsonen askatasuna berreskuratzea beren eskuetan dagoela. Iruditzen zaigu filma egokiagoa dela 7-12 urte inguruko pertsonentzat. Interesgarria da, eta ulerterraza da. Aspertzeko momenturik ez dago, fantasiaz eta abenturaz beteriko filma baita.



Harry potter y el cáliz de fuego


Zuzendaria : Mike Newell Aktoreak : Daniel Radcliffe, Rupert Grint, Emma Watson AEB, 157 minutu Mota : Fantasiazko abenturak
Harry Potter-ek Howarts eskolan pasatzen duen laugarren kurtsoa kontatzen du filmak. Ikasturte hasieran, Harry txapelketa batean parte hartzeko aukeratzen dute, beste bi partaiderekin batera. Hori dela eta, mota guztietako proba arriskutsu eta zirraragarriei aurre egin beharko die. Film hau nahiko interesgarria eta entretenigarria iruditu zaigu. Efektu bereziez josita dago, eta horietako batzuk oso onak dira. Halere, gehiegi nabaritzen da eszena batzuk ordenagailuz eginda daudela. Jende gazteari gomendatzen diogu, oso istorio dibertigarria delako, eta abentura misteriotsu eta kilikagarriak gertatzen zaizkielako protagonistei.



New police story


Zuzendaria : Benny Chan Aktoreak : Jackie Chan, Nicholas Tse, Daniel Wu AEB, 125 minutu Mota : Akzioa
Wing (Jackie Chan) Hong Kong-eko poliziarik onena da, baina kasu zail bat ematen diote: gaizkile talde ospetsu bat desagerraraztea. Tranpa edo segada baten ondorioz, taldeko kide guztiak hilko dira. Fung (Nicholas Tse) gazte bat da, Hong Kong oso ondo ezagutzen du, eta poliziagizon izan nahi du. Mutila Wingekin elkartuko da, talde hori suntsitzeko. Jackie Chan aktorearen filmerik onenetarikoa da. Haren pelikuletan agertzen diren osagai guztiak ditu: erasoak, tiroak, borrokak… Beraz, akzioa eta abentura gustatzen bazaizkizue, ez galdu pelikula hau.



Testuen Sailkapenerako Kodeak:

Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena