euskaraz.net
Filmak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 79 2006/03 »  Filmak



Ikusitakoak

oso ona ona balekoa txarra

Terror en la niebla
Zuzendaria: Rupert Wainright Aktoreak: Tom Welling, Maggie Grace, Rade Sherbedgia, DeRay Davis, Selme Blair, Kemeth Welsh, Adrian Hough AEB-Kanada, 100 minutu Mota: Beldurrezkoa
Antonio Bay deritzon irlan gertatzen da beldurrezko eta zirrarazko film hau. Sea Grass itsasontziko aingurak itsaspean zegoen poltsa bat puskatzen du. Poltsa horretan, itsasontzi zahar baten objektuak daude. Objektu horiek behe-laino beldurgarri batekin ailegatzen dira irlara. Egun horretan, gainera, irlaren 100. urtebetetzea ospatzen da. Film interesgarria iruditzen zaigu, jende gaztearentzat batez ere, eta ez da hain beldurgarria. Hala ere, jakin ezazue film hau John Carpeter zuzendariaren aspaldiko pelikula baten bertsioa dela, eta Carpenter-en film hura ere oso ona zela, eta etxean ikus dezakezuela dvd-an.



Doce en casa
Zuzendaria : Adam Shankman Aktoreak : Steve Martin, Bonnie Hunt, Piper Perabo AEB, 123 minutu Mota : Komedia
Hamabi seme-alabako familia bat aurrera ateratzea ez da erraza. Gainera, familia honek elkarrekin pasatuko dituen azkeneko oporrak ikusiko ditugu filmean. Horretarako, laku batera joaten dira. Eta han daudela, aspaldiko ezagun bat agertzen da, eta lehia bizian hasten dira. Oso film dibertigarria da, batez ere 8-12 urte artekoentzat. Egia esan, familia giroko pelikulak atsegin badituzue, gustura asko ikusiko duzue pelikula hau, izan ere, oso pasarte atseginak ditu. Bestalde, gogoan izan, Steve Martin aktorea oso umoregile ospetsua dela, eta oraintsu estreinatu den “La pantera rosa” filmean, Clouseau inspektorearen paperean ari dela. Oso aktore ona da Steve Martin.



King Kong
Zuzendaria: Peter Jackson Aktoreak: Naomi Watts, Jack Black eta Adrian Brody. AEB, 188 minutu Mota: akzioa, abentura, drama
Film honen protagonista emakume eder bat da. Antzerki txiki batean lan egiten du, eta, dirua dela eta, bota egiten dute. Film batean lan egiten duen gizon batekin topo egiten du, eta, hark lana eskaintzen dionez, onartu egiten du. Grabaziorako, uharte batera joaten dira itsasontzi batean. Uhartean gorila bat aurkitzen dute, eta gorilak emakumea hartu eta beraren etxera eramaten du. Film hau egokia da 11-16 urte inguruko pertsonentzat. Oso interesgarria da. Beraz, akzioa, abentura eta drama gustatzen bazaizkizue, joan zaitezte zinemara pelikula hau ikustera. Esan beharrik ez dago “King Kong” hau garai bateko pelikula ospetsuaren bertsioa dela.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena