euskaraz.net
Perito Moreno glaziarra

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 80 2006/04 »  Perito Moreno glaziarra



Ekologia

Perito Moreno glaziarra
Egun hauetan denon ahotan dabil Perito Moreno glaziarraren berria. Orain bi urte gertatu bezala, glaziarraren pareta handi bat erori egin da. Aditu batzuek, klima aldaketari egozten diote fenomeno ikusgarri hau.


Perito Moreno glaziarra Argentinako Patagonian dago, eta beste glaziarrengandik desberdintzen duena zera da: beste glaziarrak klima-aldaketengatik atzeraldia izaten dute eta eremua galtzen dute; Patagoniakoak, aldiz, aurrera egiten du, hedatzen den bitartean. Dagoeneko 600.000 hektarea zabal den Glaziarren Parke Nazionalean dago, Buenos Airestik 2.100 kilometro hego-ekialdera, eta Argentinako leku turistiko nagusienetakoa da. Izan ere, Gizaldiko Natura Ondare izendatu dute, eta laurehun mila bisitari baino gehiago izaten ditu urtero, haietako gehienak atzerritarrak.

Perito Moreno glaziarraren hedapenaren misterioak, glaziarrak ikertzen dituzten adituen ustez, azalpen bat dauka: barneko drainatzearen ondoriozkoa izan daiteke, edo fenomeno sismikoen ondoriozkoa.

Egun gertatzen ari den bezalaxe, orain dela bi urte, izotzezko erraldoi horren 60 metroko pareta erori egin zen. Fenomeno hori 1988an ere gertatu zen. Denboraren aldea nabarmena izanik, zientzialarien esanetan, mundua berriz berotzearen ondorioz izan liteke hori.

Fenomeno hura dela eta, milaka turista joan ziren ikuskizuna ikustera. Komunikabideak ere agertu ziren, dena grabatzeko asmoz. Baina gutxi batzuek ikusi zuten pareta erori zeneko unea; gehienek lau egun igaro ondoren ikusi zuten, atseden hartzera itzuli zirelako. Erorketaren soinua hainbat kilometrotara entzutea posible zenez, egun batzuk itxarotea merezi zuela pentsatu zuten bisitariek. Baina, gauez gertatu zenez gero, gutxik ikusi zuten.

Pareta erori eta hurrengo egunean, jende gutxi hurbildu zen ingurura, baina, egunak pasa ahala, jende asko joan zen, bai Argentinatik, bai Txiletik eta baita kanpotar ugari ere. Horiek hegazkinez –eta, gero, nola edo hala, lurreko ibilbideetatik– iritsi ziren, eta fenomenoa ezagutzen ez zutenak ere han bertan azaldu ziren. “Helburua gaua pasatzea zen, izotz-apurtzeak etengabeak direlako”, esan zuten ikusi zuten turistek.

Sinestezina dela esaten dute, ikuskizuna izugarria delako benetan. Duela bi urte bezala, une honetan, turista gogortxoak iritsiak dira kanpatzera beren lo-zakuekin. Ezin da olanik jarri, sua egitea debekatuta dago, eta zaborrik ere ezin da bota. Horiek dira glaziarra ikusteko hiru arau nagusiak.

Munduko naturaren ikuskizun zirraragarriena da. Badirudi Perito Morenok bizitza duela, eta ikuskizuna ahaztezina da.
Aida Irurzun – Ianire Garcia

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena