euskaraz.net
Teknologia berriak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 81 2006/06 »  Teknologia berriak



Teknologia berriak

Hello kitty harreragile lanean, japonian
Japoniar agentzia batek “Hello Kitty Robot” delakoa erabiliko du harreragile bezala. Robot hau pertsonen presentziaz ohartzeko gai da, baita agurtu eta elkarrizketa errazak egiteko ere.

Robot honek 200.000 esaldi ditu gordeta, eta begietako sentsoreen bidez 10 aurpegi mota ezberdintzeko gauza da. Aparatuak 6 kg-ko pisua du, eta 52 cm neurtzen du. Langile arrunt batek 2.590 dolar irabaziko lituzke lan horren truke. Hello Kitty Robotak, aldiz, 430 dolar balio ditu. Alde handia dago, beraz.


Eskuen bidez egiaztatzeko lehen sistema sortu dute
Fujitsu-k autentifikatzeko sistema berria asmatu du. Eskuen azterketaren bidez, kreditu txartelen edo liburutegiko txartelen prestazio berdinak eskaintzeko gai izango da sistema hori.

Oso funtzionamendu erraza du; esku ahurra irakurle baten gainean jarri, eta horrek, argi batzuk erabiliz, eskua irakurri eta forma geometrikoak behatzen ditu. Ondoren, datu-base batean gordeta dagoen erabiltzailearen datuekin alderatuko du, sistemara zeinek sartu nahi duen jakin ahal izateko.

Sistema honen eta orain arteko sistemen arteko alde nagusia fidagarritasuna da, ezinezkoa baita bi pertsonek esku berdinak edukitzea. Horregatik, makinak ez du inongo arazorik izango hatz markak norenak diren jakiteko. Oraingoz, sistema probatzen ari dira Japoniako liburutegietan, eta ongi atereaz gero, kreditu txartelen ordez ere erabili ahal izango da.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena