euskaraz.net
Hagina zuhaitz mitikoa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 81 2006/06 »  Hagina zuhaitz mitikoa



Ekologia

Hagina, zuhaitz mitikoa
Gizakiak leku urrutietara mugatu nahi izan duen arren, bizirik dirau.

Hagin asko dago Euskal Herri osoan. Nafarroa hegoaldean izan ezik, edonon ikus daiteke.

Haginak ez du basorik osatzen, talde txikiak sortzen ditu. Ez da batere ugaria. Harkaitz gorritan eta arroiletan ageri ohi da. Gorbeiako Itxinan, Aizkorrin, Aralarren, Arbailletan eta Larran eredu ikusgarriak daude, garai batean ugari izan ziren seinale. Euskal toponimia hitz honekin estuki lotuta dago: Agineta, Aginalde, Aginaga eta Aginarte, besteak beste. Zenbait armarriren osagai ere bada.

Magia duen arbolatzat dugu hagina. Herri askok beren batzarrak zuhaitz honen gerizpean egin izan dituzte. Horregatik, herri horiek babestu eta estimatu izan dute. Zergatik gutxitu dira, ordea?

Bi dira arrazoi nagusiak: alde batetik, beren toxikotasuna. Hazia biltzen duen geruzak izan ezik, gainontzeko guztiak toxina izeneko pozoi bat dauka. Horrek guztiak heriotzarekin lotu du; esaterako, kondairek diotenez, baskoiek pozoi hori erabili zuten erromatarren eskutan erori aurretik. Guda Zibilaren garaian ere erabili omen zen arerioen zaldiei emateko.

Bestalde, zuhaitz honen adarrak historiako arkurik hoberenak egiteko erabili izan dira, baita harategietako gakoak egiteko ere. Honek ere zuhaitz mota hau gutxitzea ekarri du.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena