Ikasleak idazle
|
Aiton-amonak New Yorken
|
|
Baziren behin aitona-amona batzuk, pobrezian bizi zirenak. Haien semeari bidaia bat tokatu zitzaion: New Yorkera bidaia, hotel eta guzti. Semea ezin zen joan, eta, gainera, bere gurasoei oparitu nahi zien bidaia. Aitona-amonak harriturik geratu ziren hori entzutean.
Hegazkinean zeudela, gidaria oharkabetu eta DANBA!!! hegazkinak dorre bikiak jo zituen. Denak hil ziren, baina bat-batean, aitona-amonak airean agertu ziren, eta, zorionez, Garfield-en gainean erori ziren.
Garfield-ek eskerrak eman zizkien, eztarrian zerbait zeukalako, eta aitona-amonek ere eskerrak eman zizkioten.
-Hiru sarrera aurkitu ditut. Etorri nahi al duzue Hillary Duff-en kontzertura?
-Bai, bai, noski baietz. Baina nor da Hillary Duff?
-Hillary Duff oso abeslari ona da, eta aktore bikaina, gainera.
-Beno Garfield, guk hotelera joan behar dugu. Nahi al duzu gurekin etorri?
-Bai, bai, mesedez!
Hotelean zeudela...
-Garfield, gustatzen al zaizu gure logela?
-Bai, eta gainera janari asko dago. ÑAM, ÑAM!!!
-A! Eta ahaztu baino lehen, loteria erosi behar dugu.
Eta amonak esan zion aitonari:
-Gure semeak diru pixka bat eman digu.
-Zein zenbaki erosi duzu?
-2001 eta txikia 11.
-Noiz da zozketa? – galdetu zuen amonak.
-Bihar – erantzun zion aitonak.
-Eta kontzertua?
-Etzi! – esan zuen aitonak.
Bat-batean telefonoak jo zuen:
-Ring! Ring!
-Zein menu nahi duzue? – galdetu zuen harrerakoak.
Garfield-ek telefonoa kendu zion amonari.
-Lau lasaña, eta bi etxeko menu.
-Ederki, oraintxe goaz – esan zuen harrerakoak.
-TOK! TOK!, harrerakoak gara, zuen afariarekin.
-Oraintxe irekiko dizuet, banoa.
-Baina guk ez dugu hori eskatu! – esan zuen aitonak.
-Nik eskatu dut hori! – esan zuen Garfield-ek.
Amonak Garfield-i errieta ikaragarria egin zion, baina, ordurako, Garfield-ek lau lasaña janda zituen. Hurrengo egunean, gosaldu ondoren, loteria begiratzera joan ziren. Telebista piztu, eta loteriaren kanala jarri zuten. Telebistakoak zenbakia esan zuen:
-Aurtengo zenbaki irabazlea
2001 / 11.
Aitona eta amona garrasika hasi ziren.
-A zer zortea daukagun! Ezin dut sinetsi – esan zuen amonak.
-Orain goazen arropa dotorea erostera, biharko kontzerturako – esan zuen aitonak.
Cherity Shop arropa dendara sartu ziren, eta amonak esan zuen:
-Nik soineko dotore hau erosi nahi dut, eskote zoragarria dauka. Eta takoi hauek!
-Baina zuk ez dakizu takoi horiekin ibiltzen!
-Egia da, baina ikasiko dut.
Aitonak traje jantzia aukeratu zuen. Hurrengo egunean...
- Goazen azkar, bestela kontzertua galduko dugu eta.
Aitonak taxia eskatu, eta kontzertura joan ziren. Bat-batean, Hilary Duff ikusi zuten, bere mutil lagunarekin, eta korrika hasi ziren, lapurra zela uste zutelako.
-E, zu, lapurra, kendu Hillary Duff-en gainetik!
-Bere mutil laguna naiz!
-Ez, zu ez zara Hillary Duff-en mutil laguna, lapurra zara!
Orduan Hillary Duff-ek esan zuen:
-Bai, nire mutil laguna da.
-Barkatu, barkatu! – esan zuten aitona-amonek.
Kontzertua lasai entzun zuten.
Hurrengo egunean, hegazkina hartu eta bertako laguntzaileari bi zuku eskatu zizkioten:
-Bi zuku, mesedez. Baina zu ez al zara Zapatero?
-Bai, baina lanetik bota ninduten, eta, hegazkineko laguntzaile postua eskaini zidatenez, nik baietz esan nien.
Aitona–amonak oso pozik itzuli ziren, eta den-dena kontatu zioten semeari. Aitona-amonek New Yorken etxe bat erosi zuten, eta, handik aurrera, urtero joaten ziren uda Garfield-ekin pasatzer,a eta Hillary Duff-en kontzertuak ikustera.
IKASBIDE 6. maila
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|