Auzoka txiki
|
Elkarrizketa
|
|
Aitor eta Urdax: “Basetxea-ko partaideak askotan izan dira hemen”
Intxaurrondo-Hegoa eskolako 4. eta 5. mailako ikasleak Gorlizko barnetegira joan ginen bi egun pasatzera. Gorlizen surfa, tirolina, rappela eta arku tiraketa egin genituen. Aitor eta Urdax hango bi monitore dira. Hona hemen haiei egindako elkarrizketa.
|
Gutxi gorabehera, zenbat biztanle ditu Gorlizek?
Normalean, 2.000 biztanle inguru ditu, baina udan, bikoiztu egiten da Gorlizko biztanleria.
Noiz ireki zuten Gorlizko barnetegia?
Duela urte asko. Garai batean medikuaren etxea zen.
Gorlizko barnetegia oso handia da, ezta? Zenbat neurtzen du?
400 m2 ditu. Oso handia da. Lau solairu ditu, horietako bakoitzak 100 m2 inguru ditu.
Zenbat monitore daude Gorlizko barnetegian?
Guztira, 22 gara. Denon artean moldatzen gara.
Urtero, zenbat jende etortzen da barnetegira?
5.000 pertsona inguru etortzen dira. Udaberrian eta udan, batez ere.
Jende famatua ere etortzen al da?
Troka Abenturako-ok ETBko Basetxea saioko frogak prestatzen ditugu. Beraz, Basetxeko partaideak askotan izan dira hemen.
Ba al daukazu pasadizoren bat guri kontatzeko?
Duela gutxi, 5 neska etorri ziren Eibartik, asteburua pasatzera. Kanoan ibiltzeari beldurra zioten; kanoa iraultzeari, batez ere. Baina, gero, oso dibertigarria iruditu zitzaien, eta hor ibili ziren, behin eta berriz kanoa irauliz.
Hemen egiten diren ekintzen artean, zein gustatzen zaizu gehien?
Kanoak.
Izan al duzue inoiz istripurik?
Ez, zorionez, sekula ez da ezer larririk gertatu.
|
|
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|