euskaraz.net
Errezeta: krabarroka pastela

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 82 2006/11 »  Errezeta: krabarroka pastela



Auzoka txiki

Errezeta
krabarroka pastela

Osagaiak:

500 gr kabrarroka (gordinik eta bururik gabe)
8 arrautza
litro erdi esne-gain solido
litro laurdena tomate saltsa
Azenario bat
Porru bat
Gurin pixka bat
Ogi birrindua
Gatz pixka bat
Pipermin pixka bat

Egiteko modua:

Alde batetik, kabrarroka egosi; porrua, azenarioa eta gatzarekin. Egositakoan, hezurrak eta azala kendu eta txikitu. Beste alde batetik, arrautzak irabiatu eta esne-gaina botatzen zaio. Tomate saltsari eta arrainari pipermin pixka bat botatzen zaie.
Jarraian, gurinaz eta ogi birrinduaz igurtzitako molde luze batean, dena nahasi behar da, eta maria-bainuan egosi behar da labean, 225 gradutan, 75 minutuz. Hoztutakoan, moldetik atera. Azkenik, zati luzexka eta finetan zatitzen da.

Apaintzeko:

Platera erramuarekin apaindu, kabrarroka pastela platerean jarri, eta kopan laranja zati bat ipini.

Intxaurrondo-Hegoa ikastetxea


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena