Osasuna
|
HOMEOPATIA
|
|
Gauza jakina da gero eta jende gehiagok jotzen duela homeopatiara, nahiz eta, oraindik ere, berme zientifikorik ez duen.
Homeopatia Samuel Hahnemannek sortu zuen, eta 70eko hamarkadan interes handia piztu zen diziplina honen inguruan. Alternatiba hau erabiltzen duten lagunak aspertu egin dira medikuntza ofizialak eskaintzen duenarekin: gehiegizko medikazioa, tratamendu bortitzak, etab. Izan ere, botika gehiegi hartzeak ondorio txarrak ekartzen ditu.
Arrazoi horiek direla medio, mediku askok ere homeopatiara jo du. Homeopatia gaixoaren azterketan oinarritzen da, eta mundu osoan, milioika pertsonek hobetsi dute bide hori.
Homeopatiak gorputza sendatu eta suspertzea du helburu, bigarren mailako ondoriorik eragin gabe.
|
|
Gripea
|
Askorentzat, gripea ez da oso gaitz larria; astebete inguru ohean egonda, botikarik gabe sendatzen da. Adineko jendearentzat eta beste hainbatentzat, ordea, gripea hilgarria ere izan daiteke. Urtean 40 mila lagun hiltzen dira gripeak jota.
Gripearen aurka erabiltzen den botiketako batek (symmetrel) birusa suntsitzen du; birusaren funtzionamendua eta ugalketa galarazten baititu. Sarritan, ordea, botikak ez du birusa deusezten.
Ikertzaileek ikusi dutenaren arabera, birusak hedatzeko ahalmena lortzen du, eta, ondorioz, botikak ez du hori blokeatzen. Beraz, birusak aurrea hartu dio botikari. |
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|