euskaraz.net
Teknologia berria

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 82 2006/11 »  Teknologia berria



Teknologia berriak

Datuak argiaren abiaduran transmititzeko txipa
Etorkizuneko mikroprozesadoreei teknologia hau txertatuko zaie, eta datuen prozesamendu abiadura, argiaren abiadurak mugatuko du.

Azken urteotan, Intel-ek egungo zirkuitu elektrikoen alternatibak garatu ditu, eta zirkuitu horiek erabili ditu siliziozko prozesadoreak sortu zirenetik. Teknologia hau, 2005eko otsailean aurkeztu zuten jendaurrean lehengo aldiz.

Jakinarazi dutenaren arabera, prozesadore bakoitzaren muga horiek, datu transmisiorako zirkuitu kopuruaren araberakoak izango dira. Laser teknologia txertatutakoan, argiak segundoko terabit bat transmititu dezake, eta prozesadoreen errendimendua nabarmen handitzen da. Intel-en esanetan, teknologia berri hau prest izango dute 2010 urterako.


BenQ-k munduko lehen LCD monitorea aurkeztu du
FP241W izeneko gailuak 5 GB/s transferentzia onartzen du, eta seinaleak aldatzeko beharra kentzen du. Hortaz, bideo/audio kalitate onena bermatzen du.

Mugimendu Azeleratzaile Aurreratua (AMA), Senseye teknologia, 1000:1 kontraste erlazioa eta pantaila-egokitzaile malgua ere badakartza FP241W-ak.

Gainera, 24 hazbeteko pantaila du, eta A4-ko bi leiho ikus daitezke aldi berean. Bestalde, aukera ematen du PIP imajinaren funtzio erantsiak film erreproduzitzaileetatik erreproduzitzeko; DV edo PC batetik, adibidez.

Pantaila-egokitzaileak aukera ematen dio erabiltzaileari monitorea ezker-eskuinera mugitzeko (45/45 gradu), eta altuera egokitzeko. Nolako tramankulua, ezta?

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena