euskaraz.net
Filmak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 82 2006/11 »  Filmak



Aisialdia

Ikusitakoak

“Déjate llevar”

Zuzendaria: Liz Friedlander.
Aktoreak: Antonio Banderas, Yaya Dacosta.
AEB, 108 minutu.
AEBetako auzo baztertu bateko eskola batean, dantza-irakasle bat hasi da ikasle problematikoen gelan. Hasieran ez dute irakaslea onartzen, baina, dantzaren bidez, garai onak etorriko dira. Oso pelikula interesgarria iruditu zaigu, aberats eta pobreen arteko errealitatea erakusten duelako dantzaren bitartez.


“Cars”

Zuzendariak: John Lasseter eta Joe Ranft
AEB, 124 minutu
Mota: animazioa
Lasterketetako auto gorri bat da protagonista. Oso ondo dabil auto-lasterketetan, eta Kaliforniako txapelketa batean parte hartu behar du. Baina gauean, lotan dagoela, bidetik atera da, eta herri txiki batean abentura asko biziko ditu. Autoen animazioa ikusgarria da, eta barre asko egin dugu.


“Tokyo drift”

Zuzendaria: Justin Lin
Aktoreak: Lukas Black, Brandon Brendel…
AEB, 104 minutu
Mota: akzioa
Filmeko protagonista, legez kanpoko auto-lasterketetan dabil. Lasterketa horietako batean poliziak harrapatu egingo du, eta, bi aukera jarriko dizkiote: erreformatorio batera edo bere aitarekin Tokiora joatea. Tokion, lasterketetan hasiko da berriro. Filma asko gustatu zaigu, kalean ere horrelakoak gertatzen direlako.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena