euskaraz.net
Katalunia plaza

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 83 2006/12 »  Katalunia plaza



Donostia auzoka

Katalunia plaza, aldaketen atarian
Joan den urrian, Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak ontzat eman zituen Katalunia plaza berritzeko hiru proiektu nagusiak. Bizilagunek hiru proiektuetatik bat aukeratuko dute abenduan.
Plaza azpiko aparkalekua berriz ere Udalaren esku geldituko denez, aparkaleku berria egin ahal izango da, lauzpabost solairukoa, baita plaza berria ere. Kontuan hartuko dira Gros auzoko herritarren beharrak eta iritzia (bozketa abenduaren 13tik 17ra bitartean egingo da, Okendo kultur etxean).

Esan bezala, hiru proiektu daude:




1.- ISUURU ARQUITECTOS

(Carlos Abadias – Aitzpea Lazkano)
Diseinu naturala, forma organikoez osatua, landaredia nagusi duen tokia. Jolasteko leku handia, eta egunkaria irakurtzeko nahiz atseden hartzeko leku lasaia.




2.- SAMAZUZU ARQUITECTOS

(Samaniego – Zuzunaga)
Proiektu hau espazioaz ederki baliatzen da haur, guraso eta aitona-amonak parkean barrena ibiltzeko.




3.- LUR PAISAJISTAK

Plaza berdea eta biguna eskaintzen digu. Gaur egun hormigoizko plaza gogorrak eraikitzeko joera dago, baina honek beste bide bati heltzen dio. Mikel Badiola eta Mikel Gomez de Segura

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena