euskaraz.net
Bidasoako txoriak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 83 2006/12 »  Bidasoako txoriak



Ekologia

Bidasoa aldeko txoriak
Txingudiko badia paraje ezin hobea da txorientzat. Migrazio garaian, hegazti ugari pasatzen da bertatik. Lehen txori migratzaileak Saharatik etortzen dira uztailean, eta azkenekoak, azaroan eta abenduan heltzen dira. Txingudi babesleku ona eta aproposa da atseden hartu eta janaria biltzeko.
Berrehun bat espezie iristen dira udaberri hasieran, eta arrautzak erruten dituzte, hango harri eta landareen artean.

Mareak dira eguneko jarduera mugatzen dutenak. Itsasgorak dirauen artean, urak estaltzen ez duen eremuan egoten dira hegaztiak. Itsasbeherak lohi lurrak garbi uztearekin batera, gauez zein egunez, hegaztiak elikagai bila hasten dira atsedenik gabe. Moko txikia duten hegaztiek ornogabeak bilatzen dituzte hondarraren gainean, eta moko luzeagokoek, aldiz, hondarra harrotuz topatzen dituzte elikagaiak.

Uda amaieran, lezkarien kolorea apaltzen hasten denean, habitata enara bezalako hegaztien etzaleku bilakatzen da. Bertan biltzen dira bidaia hasi aurretik.

Abuztuko eta iraileko egun euritsuak iritsi eta eguraldia ondu bitartean, bertan gelditzen dira hegazti espezie asko: zikoinak, mokozabalak, kaioak eta abar.









Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena