euskaraz.net
Berri on

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 84 2007/02 »  Berri on



Berri on

Ia bederatzi kiloko untxia
Ia bederatzi kilo pisatzen du argazkiko untxiak. Karl Szmolinsky alemaniarrak hazi du. Szmolinskyren laguntzarekin Ipar Koreak halako untxiak hazi nahi ditu. Jadanik 12 untxi handi eraman dituzte Asia aldera. Zer ematen ote die untxiei hainbeste handitzeko?


Bi anaia biki, urte ezberdinetan jaioak
Mateus eta Marcos Brasilgo anaia bikiak dira. Ez dira, ordea, urte berean jaio. Marcos 2006a bukatzeko minutu bakarra falta zenean jaio zen. Eta Mateus, berriz, 2007ko urtarrileko lehenengo minutuan. Bi minutuko aldea baino ez zen izan, baina nahikoa urte banatan jaiotzeko.


Klasikoen erritmora
Argazkiko jaioberriak musika klasikoa entzuten ari dira. Eslovakiako ospitale pribatu batean duela lau urte jarri zuten martxan ekimen hau. Izan ere, musika horrek lasaitzen eta loa hartzen laguntzen omen die haur jaioberriei. Antza denez, Mozart eta Vivaldi dira jaioberriek gustukoen dituzten musikariak.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena