euskaraz.net
Txisteak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 84 2007/02 »  Txisteak



Txisteak

Sarjentua etorri da eta, “a formar” esanez, soldadu guztiak “firme” jarri ditu:

- Beno, gaur bi albiste dauzkat; bata ona eta bestea txarra.

Zeinekin hasiko naiz?

- Onarekin, onarekin! –soldaduek, oihuka.– Ona, ona, ona, ona!

- Beno, albiste ona da gaur galtzontzilo guztiak aldatuko ditugula.

- Hori duk eta! Ba huen garaia!... Eta txarra?

- Txarra? Hik harekin, honek horrekin, beste horrek beste harekin...


Autobusaren zain daude aita, ama, beren 8 umeak eta herren bat.

Autobusa dator, baina beteta dagoenez, ez dira sartzen.

Bigarren autobusa iristen da eta han ere ez dira sartzen. Herrena urduri jartzen da eta bastoiaz lurra jotzen hasten da. Orduan, familiako aitak esaten dio:

-Jarri goma bastoiari, urduri jartzen nauzu eta!

Eta herrenak erantzuten dio:

-Zuk txortan egitean goma jarri izan bazenu, honezkero autobusean egongo ginatekeen.


Jaimito hotel batera joatean da eta harreragileari esaten dio:

-Logela bat, mesedez.

-Bakarra dago eta mamu bat dago bertan.

Orduan, Jaimitok: Ez du inporta, horixe nahi dut.

Logelara joan eta lo dagoela...

-Kaixo, begi urdineko mamua naiz!!!

-Etorri hona, moreak jarriko dizkizut eta!!!

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena