euskaraz.net
DVDak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 84 2007/02 »  DVDak



Aisialdia

dvd-ak
Aupa Etxebeste!

Pelikula honetan euskal aktore ospetsuenetarikoak aurkituko dituzu: Ramon Agirre, Elena Irureta, Paco Sagarzazu eta Iban Garate.
Euskal Herriko herri bateko alkatearen familia agertzen da: aitona, semea eta emaztea. Marbellara joateko asmoa dute, baina, abiatzerakoan, gizona konturatzen da ez daukatela dirurik. Erabaki gogorra hartu beharko dute.
Erabaki horren ondorioz mila abentura biziko dituzte eta, gainera, oso egoera barregarrietan murgilduko dira.

The Pink Panther

Aurten zinera eraman dute eta arrakasta handia izan du ume eta gurasoen artean. Frantziako futbol taldeko entrenatzailea hil da Pantera arrosa-ren eraztuna zeramala. Pariseko poliziak du gertatutakoa argitzeko ardura. Clouseau inspektoreak (Steve Martin) darama kasua eta Dreyfus du laguntzaile. Pelikula oso barregarria da, baina kontuz, errealitatean ez da halakorik gertatzen eta.

Iñaki Elduayen


Solo amigos

Oso pelikula polita eta dibertigarria da. Chris, txikitatik bere herriko neska batekin, Jamierekin, maiteminduta dago. Neska gero eta politagoa bihurtzen den bitartean, bera geroz eta desatseginagoa da. Jamieren urtebetetze egunean, Chrisek bere maitasuna agertu zion, baina, tamalez, ezetza jaso zuen. Patuaren kontuak direla eta, beren bizitzak berriro elkartuko dira eta oraingo honetan… betirako.

Aitziber A



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena