euskaraz.net
Musika

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 84 2007/02 »  Musika



Aisialdia

e n t z u n d a k o a k
El Canto del Loco Zapatillas
“Zapatillas” izeneko diskoa 2004-2005 urte bitartean konposatu zuten David, Dani eta Chumaren etxeetan. Disko hau Madrilen grabatu zuten, PKO estudioetan. Disko honetako abestirik ezagunenak “Volverá”, “Zapatillas” eta “Besos” dira. Erritmo ezberdinetako abestiak dira, baina denek ere taldearen zigilu berezia dute: Daniren ahotsa.

Disko honek denetarik dauka (dantzatzeko, maitemintzeko, negar egiteko, eta abar) eta Estatu osoan eskainitako kontzertuetan arrakasta handia izan dute.

Oihane Alvarez eta Amaia de la Maza.


Operacion Triunfo Adelante
Disko hau OT 2006ko parte-hartzaileek egin dute. Diskoan 7 abeslari famatuk abesten dute OT-ko neska-mutilekin. Bertan dago OT-ko Moritz, Maite eta Mercedesen “Dos Mares” izeneko abestia. Galetako abestirik onenak ere diskoan aurkituko dituzu.

“Adelante” izeneko abestia (diskoari izena ematen diona) hamasei partaideek abesten dute. Bi disko dira eta disko bakoitzean hemezortzi abesti daude, hogeita hamasei guztira. OT asko gustatzen bazaizu, hau da zure diskoa!

Maider Beltran eta Laura Celorrio.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena