euskaraz.net
Horoskopoa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 84 2007/02 »  Horoskopoa



Aisialdia

h o r o s k o p o a

Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Etxean bazaude eta kalera joan nahi baduzu, hartu txamarra eta aterkia. Neguan gaude eta euria egingo du seguru asko.
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Kalera joaten bazara, ez ahaztu eskularruak eta txanoa hartzea. Hotz handia egingo du datozen egunetan!
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Ospitale batera joaten bazara, ez ahaztu sakelako telefonoa itzaltzea, edo kristoren zarata egingo du.
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Maite duzun neska edo mutilak ez dizula kasurik egiten? Egiozu irribarre goxo bat eta oparitu eraztuna.
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Utzi telebista ikusteari eta atera kalera lagunekin jolastera. Zure osasunak eskertuko dizu.
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
(abuztuak 24 irailak 23) Zinera joaten bazara, ez ikusi pelikula erromantikorik; bestela, ateratakoan berehala maiteminduko zara.
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Ez jan goxoki gehiegi; bestela, gizendu egingo zara. Argaltzea oso zaila da, gero!
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Aizu! Nonbait eskailera bat ikusten baduzu, gogoratu zorte txarra ekartzen duela eskaileraren azpitik pasatzeak.
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Kalean zabiltzala, lagun batek txakur kaka zapaltzen badu, zapaldu zuk ere, zorte ona ekartzen du eta!
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
San Balentin eguna dator! Aurkitu al duzu bikotea? Oraindik garaiz zabiltza! Ez galdu denborarik eta bilatu neska edo mutil laguna.
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
otsailak 18) Ez egin gauza txarrik! Bestela, gero damutu egingo zara.
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Kalean galtzen bazara eta ez badakizu zer egin, sakelako telefonoa hartu eta gurasoei deitu.n!


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena