euskaraz.net
Amarako merkataritza

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 85 2007/03 »  Amarako merkataritza



Donostia auzoka


Gure auzoko bitxitegi bat bisitatu dugu eta jabeekin hitz egin dugu
Amarako merkataritzak garrantzi handia du
Amaran nonahi aurki ditzakegu mota guztietako dendak. Denda hauek, oro har, denda txikiak dira. Azkenaldian, bitxi-dendak dira protagonista hedabideetan lapurretak edo segurtasun eza dela eta. Honen berri izateko, gure ikastetxearen ondoko bitxitegia bisitatu dugu.
Ikastetxe ondoko bitxitegira joan gara erakusmahaiaren atzean egoten direnekin solasaldi bat izateko eta haien lanaz apur bat gehiago jakiteko. Dendan sartu eta hiru pertsona topatu ditugu: adineko Charo eta Felix senar-emazteak (dendaren jabeak) eta haien semea, Felix. Adeitasunez hartu gaituzte, eta berehala hasi gara hizketan.

KAZETARIAK.- Orain dela zenbat denbora eta zergatik hasi zineten lan honetan?

DENDARIAK.- Nire senarrak, Felixen aitak, muntatu zuen bitxitsegia 1987ko maiatzan. Hau bezalako denda eratu aurretik, negozioaren bideragarritasuna oso kontuan hartu behar duzu. Horrez gain, lanak zure gustukoa izan behar du.

Oso zaila al da lan hau?

Gure merkantziak, portzentaia handi batean, opariak egiteko balio du, eta modarekin oso lotuta egoten da; moda oso aldakorra izaten denez, guretzat oso garrantzitsua da momentu guztietan jakitea zer interesatzen zaion bezeroari, eta, batez ere, zer dagoen modan eta zer ez.

Materialak zuek lantzen dituzue edo eginda ekartzen dituzue?

Hori materialaren araberakoa da. Metal preziatuak lantzeko (urrea eta zilarra) ez dugu arazorik izaten. Beste gauza bat da harribitxiak lantzea, batez ere koloretakoak (errubiak, esmeraldak...). Azken hauek lantzeko trebezia eta teknologia bereziak behar dira eta horregatik eginda ekartzen ditugu. Zaila da denda txiki batentzat horrelako teknologiak eta pertsonal espezializatua izatea.

Zein material erabiltzen duzue gehien (urrea, zilarra...)?

Urrea, beti baitago modan eta bere balioa etengabe hazten baitoa; horrez gain, lantzeko ez du zailtasun handirik.

Bitxi-denda asko al daude Amaran? Zer harreman duzue beste bitxi-dendekin?

Inguruan 5 edo 6 bitxi-denda gehiago badaude. Merkantzia berbera eskaintzen dugunez, ezin esan konpetentziarik ez dagoenik. Hala ere, oro har, nahiko ondo moldatzen gara, eta ahal dugunean elkarri laguntzen diogu.

Lapurretarik gertatu al zaizue?

Gertatu izan zaizkigu lapurretak. Orain dela urte batzuk ez zen babes neurririk erabiltzen. Egun batean, oharkabean, gizonezko batek erakusmahaian begien bistan zegoena lapurtu zigun; haren atzetik korrika joan ziren, eta azkenean harrapatu zuten. Xelebreena da hilabete bat pasa ondoren lapurra berriro bueltatu zela eta urrezko gauza gehiago eraman zituela.

Katalin Erauso


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena