euskaraz.net
Artikutza

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 85 2007/03 »  Artikutza



Ekologia

Artikutza
Leku natural benetan ederra eta miresgarria da Artikutza. Hezetasun handiko lekua da, eta ez da urik falta. Bakardadea da nagusi, eta lainotsu dagoen egunetako isiltasunak eta bakardadeak nahasmena sortzen du. Artikutzak bere horretan eusten dio bere xarmari.
Artikutzako Nafarroako Goizueta udalerrian dago. Aiako Harriak parke naturalarekin muga egiten du eta erromatar anfiteatro natural baten itxura du.

Bertako mendiek forma borobila dute, zirku erromatar baten antzera. Izu, Loitzate eta Arlepo dira mendi horietako gailur nagusiak; 700 eta 1.000 metro arteko garaiera dute.

Landa honen perimetroak 32 km-ko luzera du eta 3.700 hektareako azalera, hau da, 3.000 futbo zelaien pareko azalera du, gutxi gorabehera.

Erdi Aroan Orreagako Santa Maria elizaren jabegokoak ziren lur hauek. XIX. mendean, desamortizazioaren ondorioz, pribatuen eskuetara pasatu zen. 1919az geroztik Donostiako Udalarena da; 3.200.000 pezeta ordaindu zizkion lehengo jabeari, Arcillonako kondeari.

Ordutik aurrera, hirirako ura gorde izan du landa honek. Babestuta daude bertako jarduerak, eta galarazita daude arrantza, ehiza, eta abar. Eremu natural honetan antzinako basoak nolakoak ziren ikus dezakegu. Mikroklima baten ezaugarriak ditu, eta Iberiar penintsulako lekurik euritsuena da; horregatik da berezia.

Zirraragarria da bertako edertasuna eta ikusgarriak dira paisaiak. Udako egun beroetan, pagadiaren itzal ederraz goza daiteke, pagoen hostoek eguzkien izpietatik babesten gaituzte eta. Garai egokiena da pagadiak sortzen duen baso garbi eta itzaltsuaz gozatzeko. Likenak, goroldioa eta onddoak sortzen dira pagadian.

Mariaren Bihotza



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena