euskaraz.net
Antxoa bila

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 85 2007/03 »  Antxoa bila



Ekologia

Antxoa gazteen bila
Azken bi urteetan arrantzaleek ia ez dute antxoarik harrapatu.
2006ko irailean eta urrian egindako ikerketaren arabera, antxoa populazioa suspertzeko udaberrian antxo gutxiegi jaio zen. Beraz, antxoaren arrantzak arriskuan jarraitzen du.
Bi itsasontziren bidez egin zen ikerketa; lehenengoak arraste-sareak erabiliz arrantzatu zuen, eta bigarrenak, aldiz, Kantauriko arrantzaleen gisara. Golko osoa arakatu zuten zenbat antxoa zegoen ikusteko. Antxoa non egotea espero den hartzen da kontuan, eta eremu horren mendebaldeko eta iparraldeko mugak aurkitzen saiatzen dira. Garai horretan antxoak Golkoaren alde ozeanikotik kostalderantz mugitzen dira.

Kostaldean aurkitu zuten antxoa gehien, 50 m-tik beherako sakonerako uretan. Iparraldean eremu zabalagoan aurkitu zuten, antxoa helduarekin nahasita.

2005ean baino % 50 antxoa gutxiago zegoen, eta 2003an baino % 30 gutxiago. Mariaren Bihotza

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena