Txisteak
|
Bi emakume elkartu dira, eta batak besteari esan dio:
-Nire senarra aingeru bat da.
-Hori zortea! -erantzun dio besteak-. Nirea oraindik bizirik dago.
Joseba Iraeta
|
Maisuak Jaimitori galdetu dio:
-Jaimito, zenbat dira bi gehi bi?
-Auskalo! Ez badizkidazu datu gehiago ematen…!
|
Dakizuen bezala, Julian Muñoz kartzelan dago eta, esan digutenaren arabera, sabeleko arazoak ditu komunera joan nahi ez duelako.
-Zergatik?
-Roca ez ikusteagatik.
Ander Gonzalez
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|