Jokoak
|
Pro evolution soccer 6
Futbolari buruzko jokoa da, era askotara joka daitekeena. Munduko edozein ligatan joka daiteke, baita Europako Kopan ere. Partidatan parte hartzeaz gain, entrenamendutan ere
egon zaitezke, nola jokatzen den ikasteko. Oso grafiko onak ditu. Beste urteetako talde eta jokalariak ere baditu: Pele, Ziko, Maradona eta abar. Oso joko interesgarria iruditu zait. Ongi pasatzeaz gain, abilezia ere har daiteke. Bikaina da, aurreko atalak bezalaxe.
|
|
NBA 2k7
Saskibaloiari buruzko azken jokoa da. NBAko jokalari eta talde guztiekin joka daiteke bertan. Oso dibertigarria da, jokalarien mugimenduek eta mateek errealak diruditelako. Jokatzeko aukera asko dago, gainera: txapelketak, lagunarteko partidak, praktikak, eta abar. Ziztu bizian pasatuko zaizu denbora bertan murgiltzen bazara. Ongi pasa!
|
|
Worms 4 Mayhem
Joko honetan zizare batzuk kontrolatuko dituzu. Guda bat da, baina oso komikoa. Hiru zatitan banatzen da: istorioa, gudak eta denda. Istorioan, denbora-makina baten bitartez jauziak egingo dituzu beste garaietara. Gudan, ez dago esan beharrik zer egin behar den. Dendan zure zizareak itxuraldatzeko —ilea, bibotea, kapelak…— eta arma berriak lortzeko aukera izango duzu. Bestalde, joko estiloak daude, eta worm berriak egiteko atala ere badago.
|
La Salle
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|