euskaraz.net
Erreportaje: Egipto

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 86 2007/05 »  Erreportaje: Egipto



Erreportajea

Egipto
Azkeneko urtetan Egipto turismo leku zirraragarria bihurtu da, eta egiptoarrentzat diru iturri handia, hotelak, lanpostuak... sortu baitira.
Egiptok hiru gune turistiko ditu: El Cairo eta ingurunean, Giza piramidea eta Esfinje Handia dira ikusgarrienak; hegoaldean, Erregeen harana, Abu Simbel, Nilon zehar ibilbideak...; eta Sinai penintsulako hegoaldean, Itsas Gorriaren inguruan natura da aipagarri, batik bat.Sharm el Sheijeko bainuetxea da turista askoren lasai toki.Hau guztia dela eta, jakin izan nahi dugu,azaletik besterik ez bada, aurretik nolako historia duen herrialde zoragarri honek. Egiptoren historia aztertzen denean, gehienetan hainbat aldi aipatzen dira. Dinastiaren aurreko aldia, Inperio Ertaina eta Inperio Berria, eta azkenik, Sais Inperioa.

Dinastiaren aurreko aldia

Neolito garaian Nilo ibaiaren ertzean oso herri garrantzitsua eta nortasun handikoa hasi zen sortzen eta garatzen. Gune politiko ekonomiko nagusienak hauek izan ziren: ibaiaren delta ertzean sorturiko Egipto beher, eta ibaiaren lehen ur-jauziak deltarainoko Egipto garaia.

Inperio zaharra

Batasun politikoa lortu ondoren, faraoien botere politikoa erabatekoa zen, absolutua, eta guztiz zentralizatua. Botere horren isla garbia da garai horretarako piramide eraikuntza. Kristo aurreko 2500 urtetik aurrera faraoien botere politikoa ahultzen joan zen, eta buruzagiak hasi ziren boterea bereganatzen.

Inperio ertaina

Mentu Lotep faraoiak borroka luze eta latzen ostean, berriro batasuna politikoa lortu zuen. Bere ondorengo estatu berriaren oinarri politikoak ezarri zituzten eta Egiptok, lehen aldiz, ordura arte izan zituen mugak zabaldu zituen, eta Sudango Iparraldea, Palestina, Libano eta Siriako zati garrantzitsua mendean hartu zituen. Bere eragina Babiloniaraino eta Kreta uharteraino ere heldu zen. K.a. XVII. mendearen amaieratik aurrera, barne arazoak eta Asiatik zetozen niksoen erasoen ondorioz, faraoien botere politikoa berriro ere ahuldu egin zen, eta inperioa desagertu.

Inperio berria

Amosis I.a faraoiak kanporatzea lortu zuen, eta Egiptoren mugak hegoalderantz eta ekialderantz zabaldu zituen. Ondoren, Egiptoko mugak inoiz baino gehiago zabaldu ziren Sudango iparraldetik Eufrates ibairaino.

Saiseko inperioa

Sais hiriak Egipto osoa bere mendean hartzea lortu zuen, baina egoera ez zen batere lasaitu. Lehenengo, asiarrek eraso zieten, eta gero, pertsiarrek. Azkenean, Egipto pasiar inperioko probintzia bilakatu zen.

Historia pixka bat egin dugu, ezin gehiago luzatu, Egiptok historia luzea eta izugarri interesgarria duelako. Baina azter ditzagun ere gaur eguneko hainbat ezaugarri, hara joatea erosoa gerta dakigun.

Hizkuntza

Arabiera bertako hizkuntza ofiziala da. Turismo eta negozioekin zerikusia dutenek ingelesez eta frantsesez hitz egiten dute.

Erlijioa

Populazioaren %90a gutxi gorabehera Islam suní-ren jarraitzaileak dira eta gainontzekoak kristautasunarenak (batez ere koptoa fedea %9a). Era berean, ia erlijio judo-kristau guztiek dute bere lekua.

Bizitza maila

Egiptok badu goi mailako talde txiki baina boteretsua. Bada erdi maila erosoa eta beste bat sozio-ekonomikoki hain garatua ez dena, baina zabala, eta %14 langabezian dago. Langabezia hau unibertsitate mailan altuagoa da, ez baitago unibertsitario adina lan.

Gizarte bizitza

Gizarte bizitza eta kultura familia eta erlijioaren inguruan murgiltzen dira normalean. Kairok eskaintza zabala du: antzerkiak, jatetxeak, klubak, tabernak, kiroldegiak... Bertakoak pertsona atseginak eta abegitsuak dira, eta bisitariengandik jarrera bera espero dute. Eskua ematea ohiko agurra da. Egipto lurralde musulmana da eta janzkera kontserbadorea dute; emakumeek janzkera zaindu behar dute, batez ere herri txikietan eta eraikin erlijiosoetan. Hala ere, diskoteka, jatetxe, hotel eta tabernetan mendebaldeko estiloa onartzen dute Kairon, Alejandrian eta beste hainbat leku turistikotan. Egiptoarrek europarrek baino gertutasun handiagoz hitz egiten dute. Kontaktu fisikoa ere badago, hau da, ukimena erabiltzen dute beraien arteko harremanetarako, ez dira europarrak bezain urrunak. Egiptoar gehienak familia handitan hezten dira, eta deseroso aurkitzen dira bakarrik. Zinema batean eserita bazaude, egiptoar batek ziurrenik zure aldameneko aulkia aukeratuko du; banku batean esertzen bazara, zeure aldamenean eseriko da beste muturrean eseri beharrean. Puntualtasuna ez da egiptoarren ezaugarria. Egiptoarra berandu irits daiteke edo sekulan ez agertu. Arabiarren artean ohikoa da jendea itxoinaraztea, baita negozioetarako denean ere. Gainera, arabiar batentzat nekez egon daiteke bilera pribatu bat, beti azalduko da bere familiako norbait edo lagunen bat. Egiptiarrek ez dituzte negozioak egiten, ondokoa ondo ezagutu arte, berarekin fidatu arte.

Ostirala musulmanen egun santua da, eta ez dituzte negozioak ostiraletan egiten, eta jende gehienak ez du larunbatean lanik egiten.

Bukatzeko, kirolei dagokienez, futbola, saskibaloia, zaldi lasterketak, tenisa et ur-kirol guztiak dira herrikoiak. Halaber, txiste zaleak dira, eta aiz egiten diote barre bere buruari. Hau guztia beti kafe edo tez lagundurik.

Dagoeneko badakigu herrialde zoragarri honi buruzko historia pixka bat, baita gaur egun dituzten ohiturei buruz ere... hala ere, beti dago zer ikasi. Orain hara joatea besterik ez da geratzen, hegazkina hartu eta bertara jo.
Herri Ametsa ikastola DBH1b



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena