Aisialdia: ikusitakoak
|
|
300
|
Zuzendaria: Zack Snyder
Aktoreak: Gerard Butler, Vincent Regan…
AEB, 117 minutu
Mota: Abentura
Esparta eta Pertsiaren arteko gerrak deskribatzen dira. Leonidas Espartarren erregeak Seforo bertako aztiari galdetzen dio gerrara joan ote daitezkeen. Seforoak ezezkoa ematen dio. Baina Leonidas 300 soldadu onenak hartu eta gerrara abiatzen da. Oso film entretenigarria da, akzioz beterikoa. Eszena batzuk harrigarriak dira, nahiz eta garbi ikusi ez direla benetakoak.
|
|
|
Mr Beanen oporrak
|
Zuzendaria: Steve Bendelack
Aktoreak: Rowan Atkinson, Max Baldry, Emma de Caunes...
EB, 90 minutu
Mota: Komedia
Mr Beanek bidaia eta argazki-kamara bat irabazi ditu bere elizaren zozketa batean. Beraz, Cannesera doa zinemaldi famatua ospatzen ari denean. Bertan aita galdu duen ume batez arduratu beharko da. Pertsonaiaren alderdirik dibertigarrienak ikus daitezke. Pelikula laburra denez, erraz ikusten da.
|
|
|
Porque lo digo yo
|
Zuzendaria: Michael Lehmann
Aktoreak: Diane Keaton, Mandy Moore, Gabriel Macht…
AEB, 102 minutu
Mota: Komedia erromantikoa
Daphne Wilderrek (Diane Keaton) hiru alaba dituen ama ezkongabea da. Hirurak zoragarriak dira, baina arazo bat du amak; ez du nahi gazteenak bere akats berak egitea. Horregatik, Interneten bere alabaren iragarki bat jartzen du kontaktuen orri batean. Baina ama ez da ohartu horrek alde txarrak izango dituela.
Axular lizeoa
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|