Aisialdia: musika
|
Linkin Park
Meteora
Duela urte batzuk, Linkin Park talde famatuak arrakasta handia izan zuen “Meteora” diskoa kaleratu zuenean. Bertan, oso famatuak bihurtu diren abestiak topa ditzakezue: Numb, Somewhere, I belong eta Breaking the habit, besteak beste. Rock musika jotzen dute batez ere, baina baditu rap zatitxoak ere. Adituek New Metal izena eman diote musika mota honi. Sei hauek dira taldeko partaideak: Mike Shinoda, Chester Bennington, Brad Delson, Rob Bourdon, Joe Hanhn eta David Michael Farrell (Phoenix).
Marina Barberia
|
|
Fito y los Fitipaldis
Por la boca muere el pez
Fito y los Fitipaldis taldeak atera berri duen “Por la boca muere el pez” izeneko diskoak arrakasta handia izan du Espainian. “Platero y tú” musika taldeko partaide ohia da Fito. Musika primerakoa da, abesti lasaiek eta martxosoek osatzen dute diskoa. Beti bezala, Fitoren letrak onak eta interesgarriak dira, bihotz-bihotzez abestuak. Abesti hunkigarriak dira. Fitoren arrakasta handitzen ari da, eta bere diskoak entzutea gomendatzen dizuet. Gustatuko zaizue!
Irati Berzosa
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|