euskaraz.net
Liburuak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 86 2007/05 »  Liburuak



Aisialdia: irakurritakoa

Ipuin batean bezala

Idazlea: Juan Mari Irigoien
Argitaletxea: Elkar

Sarak, Edu eta Emmanuelerekin harremana izan du eta bere ama Pantxikerekin gaizki konpontzen da. Urteak pasa eta Anderrekin elkartzen da. Ander medikua da. Sarak drogak utzi nahi dituela esaten dio eta berak lagundu egiten dio. Beste batean kalean elkartzen dira eta aurrerago elkarrekin Anderren etxera doaz bizitzera. Sara haurdun gelditzen da. Alaba, jaio eta denbora gutxira Sara HIESak jota hiltzen da.

Liburua asko gustatu zait, errealitatean pasatzen diren gauzak kontatzen ditu. Ez nioke gauza asko aldatuko, nahiz eta hasiera pixka bat arraroa eta ulertzeko zaila izan. Hiztegirik ez dut ia erabili, hitzak ez dira oso zailak ulertzeko. Gure adineko jendeari aholkatuko nioke. Eta hamarretik bost izar emango dizkiot liburu honi.



Maite Nabaskues



Usoa “Karpeta morea”

Idazlea: Patxi Zubizarreta
Marrazkilaria: Elena Odriozola
Argitaletxea: Erein

Urte berria ospatzeko Usoa bere lagunekin festa batera joan zen, horren ondorioz gurasoek asteburu oso bat zigortu zuten. Amaren more koloreko karpeta bat aurkitzen du. Bere bizitzako sekretuak deskubritu zituen. Hau aurkitu zuenean bere gurasoak gorrotatu zituen eta izena aldatzea erabaki zuen, Kasai izena. Egun horietan hainbat arazo izan zituen, bai eskolan eta bai gurasoekin. Bere eskolako psikologoak hipersentibera zegoela esan zion. Bere arazo guztiak konpondu zituenean bere urtebetetzea ospatu zuen, bere guraso eta lagunekin.

Istorio hau gustukoa izan dut, errealitateko gauzak kontatzen baititu. Hiztegi aldetik maila ona du, liburuaren bukaeran hitz ezezagunak agertzen dira. Liburu hau hamahiru urteko pertsonei aholkatuko nieke.



Amaia Giralt



Gerrateko ogia

Idazlea: Deborah Ellis
Argitaletxea: Ibaizabal

Parvana izeneko 11 urteko neska bat, Kabulen bizi zen, Talibanen menpe. Neskak ezin ziren etxetik atera gizonezko baten baimenik gabe, Parvana beti bere aitarekin ateratzen zen, baina egun batean bere aita atxilotu zuten. Horren ondorioz, Parvana mutilez mozorrotu zen familia aurrera ateratzeko. Lanean hasi zen eta dirua irabazten zuen. Egun batean bere ahizpak ezkondu behar zuela esan zion. Ustekabean bere aita agertu zen eta aitak deskantsatu ondoren, besteengana abiatu ziren.

Istorioa oso polita iruditu zait eta aldi berean tristea da. Asko gustatu zait Parvanak bere familia aurrera ateratzeko egin zuena, maitasun izugarria erakutsi duelako. Euskara ona darabil. Guztioi aholkatzen dizuet.



Arantxi Torrecilla



Egunerokoa

lokatz-eremuan


Idazlea: Ricardo Gomez
Argitaletxea: Ibaizabal

14 urteko neska jugoslaviar bat, urtebetez, Espainiako familia batekin egon da. Orain bere familiarekin errefuxiatu gune batean dabil bere herrialdean gerran daudelako, eta bertan gertatzen diren gauzak eguneroko batean idazten ditu. Errefuxiatuen bizitza oso gogorra dela kontatzen du.

Istorio hau oso polita da, baina batzuetan aspergarri samarra izatera hel daiteke. Maitasuna, laguntasuna, adorea eta tristura ageri dira gehienbat. Hiztegi erraza erabiltzen du, nahiz eta batzuetan esaldi batzuk ulertu ez. Nik liburu hau gure adineko neska-mutilei aholkatuko nieke, jende txiroa zein egoeratan bizi den kontura daitezen.



Peñaflorida


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena