|
|
Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Eguzki asko egiten badu, hoberena izango da kalera ateratzea arropa freskoarekin eta izozki handi bat hartzea
|
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Bero honekin ez gastatu zure kantinplorako ura zure ur pistola betetzen, gero egarriz itoko zara.
|
|
|
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Nonbait sua ikusten baduzu suhiltzaileei abisatu, itzal dezaten. Zu ez saiatu itzaltzen.
|
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
MP3 aparailuko bolumena jaits ezazu, zure osasunak eta belarriek eskertuko dizute.
|
|
|
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Beroketa globala dela eta, oso arriskutsua da hondartzara joatea. Hobe duzu beste toki batera joatea garai honetan. Bestela egosteko arriskuan duzu.
|
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
(abuztuak 24 irailak 23)
Espainiatik kanpora joaten bazara, ez ahaztu pasaportea eta hegazkin txartela, oso garrantzitsuak baitira. Bidai on!
|
|
|
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Kontuz praka eta kamiseta motza jartzea erabakitzen baduzu. Aldaketa klimatiko honekin ez dakigu zer eguraldi egingo duen.
|
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Hondartzara joan aurretik bazkaldu egin baduzu, ez ahaztu digestioa egitea, eta dena den uretara pixkanaka-pixkanaka sartu.
|
|
|
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Hondartzara joaten bazara, kontuz marmoka, anemona, xabiroi eta abarrekin, pozoitsuak dira.
|
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Hondartzara joaten bazara, ez ahaztu bainu jantzia ezta toaila ere, bestela ezin izango zara bainatu.
|
|
|
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
otsailak 18)
Hau da zure bizitzako etaparik errazena. Gurasoei kasu egin, eta zer ondo zauden ikusiko duzu.
|
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Hondartzara bazoaz, hartu eguzkitako krema eta zure gorputzetik bana ezazu. 60 babesetik gorakoa izan dadila, ez erretzeko.
|