euskaraz.net
Martutene - Astigarragako albisteak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 87 2007/06 »  Martutene - Astigarragako albisteak



Donostia auzoka

Martuteneko berriak
Martutenen hainbat albiste izan dira azken garaian,
eta horietako batzuk jaso ditugu.
Ikasle trukea

Ikasbideko, Astigarragako eta Martuteneko Arantzazuko Amako 6. mailako ikasleek trukea egin dute Kataluniako Ginebro eskolako 6. mailakoekin. Maiatzaren 8an iritsi ziren kataluniarrak, eta ongi etorri festa egin zitzaien Astigarragako frontoian.

Merkatu txikia

Martuteneko 6. mailako ikasleak arroparen merkatu txikia antolatzen ari dira arroparen berrerabilpena bultzatzeko. Berrerabil daitekeen arropa salduko dute bertan, eta bildutako dirua GKE bati bidaliko diote. Merkatua Martutenen izango da, ekainaren 16an. Gizarte etxea

Martutenen, Elenategi kalean, gizarte-etxea irekitzeko lanak egiten hasi dira. Bertan, ordenagailu gela jarriko dute, besteak beste. Ez dakigu noiz bukatuko duten, baina hasi dituzte lanak.

Industrialdeko errepidea

Martuteneko industrialdean errepide berria egiten ari dira. Lur azpitik joango da, eta Donostiako ospitalearekin eta A-8arekin lotuko dute. Aurten hasi dira lanak egiten.

Bidegorria

Martutene eta Astigarraga elkartuko dituen bidegorri berria egiten ari dira. Bi hilabeteren buruan amaituta egongo zela esan zuten, baina obrak gehiago iraungo du.


Astigarragako Sagardo Etxea
2006ko uztailaren 15ean zabaldu zuten Sagardo Etxea. Museo txiki bat da eta hiru gune ditu: museoa, sagastia eta dastalekua.

Sagardoa nola egiten den eta nola egiten zen erakusten dute bertan. Zein tresna erabiltzen diren eta zein lan egiten dituzten ere ikus daiteke. Azken finean, ikasteko leku bat da Sagardo Etxea.

Museoaren alboan sagastia dago, eta Euskal Herriko sagarrondo motak aurki daitezke bertan.

Dastalekuan txotx egin eta sagardoa proba daiteke. Denda ere badago; sagarrarekin zerikusia duten produktuak dauzkate salgai.

Arantzazuko Ama, 4. maila.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena