Donostia auzoka
|
|
Luis Sokolov “Sei hilabeteotan Hungarian, Errumanian, Txekian eta Finlandian izan naiz”
|
Noiztik jokatzen duzu hockey-an?
Zazpi urte daramatzat, hiru jokalari gisa eta lau atezain gisa.
Zergatik hasi zinen kirol honetan?
Ba, nire aitak jolasten zuen gaztetan, eta nik uste horregatik hasi nintzela kirol honetan.
Zergatik aldatu zinen jokalari izatetik atezain postura?
Denboraldi batean, gure bi atezainak taldetik joan ziren abisatu gabe eta atezainik gabe gelditu ginen. Orduan, ni jarri nintzen eta, gustatu zitzaidanez, postu honetan geratu nintzen.
Zein da zure kirol-ibilbidea?
Hasieran, Txuri Urdinen bakarrik jokatzen nuen, baina, gero, Espainiako Selekziotik deitu zidaten bertan jokatzeko. Selekzioan gutxi gorabehera sei hilabete daramatzat, eta dagoeneko lau bidaia luze egin ditut: Hungarian, Errumanian, Txekian eta Finlandian izan gara.
Inoiz izan al duzu lesio larririk?
Ez, zorionez ez dut inolako lesiorik izan.
Jokalaria zinenean, zein izan zen zure gol onena?
Ez dakit, baina segur aski finalaurreko batean gasteiztarren aurka sartu nuena.
Espainiako selekzioarekin partida gehiago jokatzeko asmoa al duzu?
Ez dakit, hori entrenatzaileak erabakitzen du, baina nik baietz esango nuke.
Txuri Urdinekin, txapelketarik irabazi duzue?
Aurreko urteetan ez. Baina denboraldi honetan lehenengoak gabiltza, eta txapelketa irabazteko moduan izango gara.
Zein ordutan izaten dituzu entrenamenduak?
Bederatzi eta erdietan hasi eta hamaika eta erdiak aldera bukatzen dut.
Espainiako selekzioarekin bidaiatzean, izaten al duzu denborarik hiria eta bertako txokoak bisitatzeko?
Batzuetan bai, beste batzuetan ez. Denbora librea daukadanean neskak ezagutzea gustatzen zait (barrez), baina denbora libre gutxi izaten dugu, entrenatzen pasatzen baitugu egun santu osoa.
Bidaia batetik itzuli eta azterketa bat duzunean, nola moldatzen zara ikasteko?
Beno, autobusean edo hegazkinean orduak ematen ditut ikasten, nota onak ateratzeko.
Maria Auxiliadora ikastetxea
|
|
Luis Sokolov, Intxaurrondon bizi da eta hamasei urte ditu. Maria Auxiliadora ikastetxeko ikaslea da, Txuri Urdin izotz-hockey taldeko atezaina da, eta orain Espainiako selekziokoa ere bai. Berarekin hitz egin dugu hain ezaguna ez den kirol honi buruz.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|