euskaraz.net
Klima aldaketa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 87 2007/06 »  Klima aldaketa



Erreportajea

Klima aldaketa
Azken hamabost urteetan izan dira historiako hamar urte beroenak. 1995ean egindako klima aldaketari buruzko nazioarteko batzarrean adierazi zen lehenengo aldiz gizakiaren jarduerak eragina zuela klima aldaketan.
Zientzialari askoren ustez, gizakion jarduerak eragin nabarmena du atmosferan. Besteak beste, aipatzekoa da berotegi-efektua, izan ere, horren ondorioz, klimak epeldu egingo direla aurreikusten da.

Nola gertatzen da?

Berotegi-efektuaren bidez. Eguzki izpiek atmosferako gasen kontra jotzen dute. Gas horiek berotegi hormen eginkizuna betetzen dute; eguzki izpiak barnean geratzen dira eta berotu egiten gaituzte. Hori gertatuko ez balitz, -18 C izango litzateke lurreko tenperatura.

Berotegi-efektua fenomeno naturala da, bizitzarako beharrezkoa. Atmosferako gasek astiro-astiro itzultzen dute eguzki izpien energia eta, horrela, tenperatura ez da jaisten.

Azken mende honetan berotegi-efektua eragiten duten gasak ugaritu egin dira gizakion jarduera dela eta. Azken hamarkadetan arazoa larritu egin da, petrolioa, ikatza eta gas naturala bezalako erregai fosilak gehiegi erabiltzeagatik, bai eta prozesu industrialengatik ere.

Horrenbestez, lurra berotzeak klima-aldaketa dakar.


Klima-aldaketaren ondorioak
1. Intsektuen bitartez transmititzen diren gaixotasunak (malaria, adibidez) areagotzea.
2. Euriteen maiztasuna aldatzea.
3. Hilgarriak izan daitezkeen klima-egoerak sortzea.
4. Antartika urtzea.

Klima aldatzen ari da. Batzuei kosta zaie onartzea, baina Greenpeacek Antartikan egin berri dituen ikerketek halaxe erakusten dute.

Antartikan gertatzen ari diren aldaketak zertan diren ikustea zen espedizioaren helburua, eta, horretarako, tenperatura, izotz-plaken egitura, flora eta fauna aztertu dituzte. Datuek egoera benetan larria dela erakusten dute; klima aldatzen ari da eta gizakiaren jarduerak eragin zuzena du horretan.


Guk geuk hartu beharreko neurriak:
Zer egin dezakegu guk?

1. Ahal dela oinez edo bizikletaz ibili. Bestela, garraio publikoa erabili.
2. Autoa hartu behar izanez gero, ekologikoki gidatu (90 kilometro orduko abiadura).
3. Autoa lagunekin partekatu (erosketak egiteko, eta abar).
4. Ez erosi lakarik edo antzerako produkturik; atmosferara isurtzen dituzten gasek ozono-geruza desegiten dute.
5. Kontsumo txikiko aparatuak erosi.
6. Behar dena eta behar denean soilik erosi.
7. Erosketak egiteko, oihalezko poltsak erabili, plastikoaren kontsumoa murrizteko.

Intxaurrondo Hegoa


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena