Errezeta
|
|
Opil irrigarriak
|
Osagaiak:
200 gr irin
5 gr legamia
Baso txiki bat ur epel
Koilarakada bat olio
Gatza
Intxaurrak, mahaspasak eta sesamoa
Arrautza-gorringoa
Egiteko modua:
1 Ontzi batera bota irina. Bestalde, legamia uretan urtu. Irinari gatza, olioa eta urtutako legamia gehitu.
2 Orea nahasi, leundu arte.
3 Orea hiru pilotatan zatitu. Batean intxaurrak sartu, bestean mahaspasak eta azkenekoan sesamoa.
4 Pilota horiei animalia irrigarrien forma eman. Plaka baten gainean geldirik utzi ordubetez.
5 Apaindu opilak eta arrautza-gorringoaz estali.
6 Labe beroan sartu. Egindakoan, jan aurretik, epeltzen utzi. Gurinarekin edo txokolatearekin jan daitezke.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|