euskaraz.net
Euskal Herriko abereak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 87 2007/06 »  Euskal Herriko abereak



Ekologia

Euskal Herriko animaliak
2000. urtean Euskal Abereak elkartea sortu zen Euskal Herriko bertako arrazak sustatzeko asmoz
1. Karrantzako ardi muturbeltza: antzinako arraza da, baina otsoa Karrantzan azaltzearekin 3.000tik 200era murriztu zen kopurua. Bertako artzain batzuen ardurapean mantendu dira, eta kopurua zertxobait handitu da.

2. Gorbeiako euskal artzain txakurra: duela 7.000 urte bazen jada. Azkarra, leiala eta umezalea da. Oņatiko eta beste zenbait herritako txakur lehiaketei esker mantentzen da. 3. Betizu behia: Europako zaharrenetakoa da. Txikia, gorri kolorekoa. Beti kanpoan bizi da. Gizonarengandik ihesi ibili ohi da. Orain gutxi arte Aralar, Larrun eta Jaizkibel inguruetan ikus zitekeen.

4. Pottoka zaldia: duela urte asko Ekain eta Santimamiņe inguruan bizi zen. Sendoak, arinak eta otzanak dira. Luzaroan taldean ibili ohi dira. Gizakiari asko lagundu izan dio, batez ere, nekazaritza-lanetan.

5. Euskal txerria: garai bateko txerrien antzera, pagadi eta hariztietara mugatu dira.

6. Enkarterriko astoa: Lazkaon eta Gordexolan egiten diren bi ospakizunei esker goraipatzen da astoak Euskal Herrian izan duen garrantzia (baserriko zereginetan batik bat).

7. Euskal antzara eta euskal oiloa: azken hau maiz ikusten da azoketan. 5-7 hortzeko gandor gorria eta hanka horiak ditu bereizgarri. Asko estimatzen dira euskal oiloaren haragia eta arrautzak.

Mariaren Bihotza


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena