euskaraz.net
Landar inbaditzaileak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 87 2007/06 »  Landar inbaditzaileak



Ekologia

Landare inbaditzaileak
Kanpoko landare askok bertako espezieak desagerrarazten dituzte
Landare inbaditzaileek, bere jatorrizko habitatetik atera eta habitat berri batera eramatean, leku horretako fauna eta flora kaltetzen dituzte.

Lehenengo etapa jatorritik atera eta beste leku batera eramatean hasten da. Kanpotik ekarritako landareak exotiko gisa ezagutzen dira.

Bigarren etapa egokitze-aldia da. Bizitzea eta ugaltzea lortzen dutenean, populazioak sortzen dituzte.

Hirugarrena hedapena da. Nahiz eta landare exotiko gehienek talde txikiak osatzen dituzten, bertakoek baino erasotzeko gaitasun handiagoa dutenez, zabaldu egiten dira beste espezieak kaltetuz. Horrek ekosistemaren aldaketa bultzatzen du, eta, horregatik, inbaditzaile izena ematen zaie.

Pirinioetan landare eta zuhaitz erasotzaile ugari daude; sasi-akazia, adibidez. Ipar Amerikako zuhaitz hori oso arriskutsua da, izan ere, baso-lautadak erasotzen ditu eta bertako landareak desagerrarazten ditu.

Mariaren Bihotza


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena