euskaraz.net
Teknologia berriak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 87 2007/06 »  Teknologia berriak



Teknologia berriak

FireFox: zure Internet nabigatzaile alternatiboa
Gaur egun guztiok ohitu gara sarean zehar nabigatzen eta ia familia guztiek daukate ordenagailu bat beraien etxeetan. Gehienek Internet Explorer erabiltzen dute, ezta?

Azken denboraldi honetan, internauta adituenak beste nabigatzaile berri bat erabiltzen hasi dira, askoz seguruagoa, fidagarriagoa eta leiho berdinean hainbat webgune irekita edukitzea onartzen duena.

Nabigatzaile onekin ez duzu “pop-up” delakoetaz (nabigatzen ari zarela irekitzen diren leihotxoak dira eta iragarkiak bainoez dituzte erakusten) arduratu beharrik. Gainera hainbat webgune irekita egon daitezke leiho berean, Firefox erabiliz.

Zuen ordenagailuetara jaitsi nahi baduzue Googlen ‘Firefox download’ jarri eta orri batean sartu jaisteko.

Cebanc



MMORPGren ondorioak
Azken aldian, modan daude, online sarean, jokalari anitzeko jokoak, non erabiltzaileak mundu osoko beste jokalariekin jolasten duen.

Honelako jokoek, diru kopuru handia sortzen dute, hauetako askotan, mundu birtual hauetara sartu ahal izateko aurrez ordaindu egin behar izaten baita. Gainera, mundu horretan bigarren bizitza bat izateko ere ordaindu behar da, eta bertan armak, magia eta munstroak daude.

Orain gutxi, zenbait ezbehar izan dira, batzuek ordu asko pasatzen baitituzte jolasean. “Snowly” izeneko neska gazte batek, egunak pasatu zituen jolasten, deskantsurik hartu gabe, hil zen arte. Ikus dezakegun bezala, gisa honetako jokoek mendekotasun handia sortzen dute.

Ez dira joko arriskutsuak, beste edozein joko bezalaxe, baina jendeak jolasean ordu gehiegi ematen dituztelako, eta bideo jokoen munduan diru asko mugitzen delako, beharrezkoa litzake, jokalariei argi eta garbi uztea, zer den birtuala, eta zer erreala.

Cebanc


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena