euskaraz.net
CEIDAko Arantza Etxarri

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 88 2007/11 »  CEIDAko Arantza Etxarri



Elkarrizketa

Arantza Etxarri
Donostiako CEIDAko Arantza Etxarrirekin hizketan
“Behien puzkerrek kutsatu egiten dute”
Noiz eta zergatik sortu zen CEIDA?

CEIDA orain duela 25 urte sortu zen, Bilbon. CEIDA irakasleei laguntza emateko erakunde publikoa da. CEIDA hitzak “Centro de educación e investigación didáctico-ambiental” esan nahi du.

Erraza al da zuk egiten duzun lana? Zure gustukoa al da?

Ez, ez da batere erraza, baina asko gustatzen zait. Lehen, Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean eskolak ematen nituen. Aldatzeko beharra nuen, burua nekatuta nuelako eta urte asko neramatzalako lan hartan. Orain, lana zailtzen ari zaigu, Eskolako Agenda 21eko taldeetan ikastetxe gehiago sartu direlako. Donostian, adibidez, iaz 15 ikastetxe zeuden eta ikasturte honetan, berriz, 24.

Zein motatako lanak egiten dituzu?

Irakasleekin bilerak prestatu, materiala sortu, hainbat programatan parte hartu (Azterkosta eta Ibaialde, adibidez), eskoletara joan aurkezpenak egitera, etab.

Zenbat ordu egiten dituzue lanean?

Berez, astean 30 ordu egin beharko genituzke, baina askotan ordu gehiago egiten ditut nik. Normalean 9:00etatik 15:00etara lan egiten dut, baina astearte eta ostegunetan goiz eta arratsaldez aritzen naiz.

Garraio publikoa erabiltzen al duzu?

Lanera etortzeko, batzuetan, trena hartzen dut Ategorrietaraino, eta beste guztia oinez egiten dut. Ikastetxeetara joan behar dudanean, aldiz, materiala eramatera, autoz joan behar izaten dut.

500 folioko 20 pakete lortzeko zuhaitz bat moztu behar dela kalkulatu dugu. Ez al dago beste modurik? Zer erabil dezakegu paperaren ordez?

Nik irakurri dut AEBeetan papera sortzeko kalamua erabiltzen hasi direla (kalamuak hosto handiak ditu, eta oso merkea da). Antza denez, kalitate oneko papera da eta, horrez gain, guztiz degradatzen da. Hala ere, arazo bat sor daiteke horrekin, droga egiteko ere balio baitu.

Agenda 21 Udalaren kontra al dago?

Ez, baina oso zaila da zuek ekartzen dituzuen proposamen guztiak betetzea, Udaleko teknikariak ere ikasten ari dira, gu bezala.

Joan zen ikasturtean, testu batean, behien puzkerrek asko kutsatzen dutela irakurri genuen. Egia al da?

Bai, egia da. Behiek belar asko jaten dute, eta gero puzkerrak botatzerakoan metano izeneko gas bat botatzen dute. Eta gas horrek kutsatu egiten du.
Intxaurrondo Hegoa 4. maila

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena