euskaraz.net
DVDak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 88 2007/11 »  DVDak



Aisialdia: DVDak

Erase una vez... un cuento al revés
Errauskine, printzearen zerbitzarien laguna da. Printzeak festa bat antolatu du emaztea aurkitzeko. Erreinua orekatuta mantentzen duen aztia oporretara joan da. Bitartean, Cenicientaren amaordeak aztiaren makiltxo magikoa lapurtuko du eta, hori baliatuz, ipuinetako maltzur guztiak elkartuko ditu erreinua menderatu eta ipuin guztien bukaera aldatzeko. Oso ezagunak egingo zaizkigu pertsonaiak (otsoak, sorginak, erraldoiak, etab.).


Descubriendo a los Robinsons
Luisen ama oso pobrea da, eta umezurztegi batean uzten du gure protagonista. Zortzi urterekin, iragana eta etorkizuna ikusteko tramankulu bat asmatuko du. Baina bere gelakideak, ospetsua izan nahi duenez, makina berezi hori lapurtuko dio. Makina berreskuratzeko, bidaia asko egin behar izango ditu Luisek. Marrazki bizidunetan emana dago.


High school musical
Urteberri-eguna da, eta neska-mutilak oporretan daude. Jaialdirako karaoke bat ekarri dute, eta bikote gazte bati egokitu zaio abestea. Mutila, Troy izenekoa, saskibaloiko kapitaina da, eta neska, Gabriella izenekoa, oso argia da. Ikasturte berria hastean, institutu berean topo egingo dute. Musikal batean izena emango dute, eta proba harrigarriak pasatu beharko dituzte.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena