Aisialdia: irakurritakoak
|
|
|
Nimen uhartea
|
Ikastetxe sorginduko misterioa
|
Idazlea: Wendy Orr
Itzultzailea: Aitor Arana
Marrazkilaria: Kerry Millard
Argitaletxea: Ibaizabal
Orrialdeak: 173
|
Idazlea: Ulises Cabal
Itzultzailea: Aitor Arana
Marrazkilaria: Gabriel Hernández Walta
Argitaletxea: Ibaizabal
Orrialdeak: 148
|
Zure ametsa irla bakarti batean bizitzea bada, hau da zure liburua! Murgil zaitez abenturazko istorio honetan, eta ikus ezazu nola NIMek eta bere lagunek bizitzako oztopoei aurre egiten dieten. Liburu hau gomendagarria da bederatzi eta hamaika urte bitartekoentzat.
ll
|
Misteriozko eleberri honetan, Ulises Cabal detektibea dugu protagonista. Brakamonteko Markesa ikastetxeko gertakari harrigarri bat argitzen saiatuko da. Istorio honetan, mamuak agertzeaz gain, gauza bitxi, beldurgarri eta harrigarriak gertatzen dira. Idazlea bera da protagonista. Liburu hau oso gomendagarria da hamar urtetik gorakoentzat. Irakurtzeko erraza da, eta lehenengo orrialdetik gustatuko zaizu.
lll
|
Jone Munguia, Maite Furundarena
eta Ariadna Pereira
|
Sara Mansilla
|
|
|
|
Bizitzaren oihanean galdurik
|
Bihotz nahasiak
|
Idazlea: Iñaki Zubeldia
Bildumaren diseinua: Antton Olariaga
Marrazkilaria: Jesse
Argitaletxea: Ibaizabal
Orrialdeak: 108
|
Idazlea: Fernando Murillo
Bildumaren diseinua: Antton Olariaga
Marrazkilaria: Andoni Odriozola
Argitaletxea: Ibaizabal
Orrialdeak: 171
|
Liburu interesgarria da, baina gogorra, agian, gogorregia. Hiru istorio kontatzen ditu: “Erromatarren esklabo”, “Bizitzak harrapatu nau” eta “Kolorezko aingeruak ere badira”. Istorio hauek bizitzan noizbait gertatzen diren arazoak kontatzen dizkigute. Liburu gordinak gustuko badituzu, hauxe duzu aukera. Gipuzkoako hainbat herritan daude kokatuta istorioak. Liburu polita da, eta ulertzeko erraza.
ll
|
Misterioa, amodioa eta suspentsea tartekatzen dituen nobela oso interesgarria da. Donostian gertatzen den istorio honetan, misterio bat argitzen saiatuko dira lau lagun, eta amodioak zipriztinduko ditu haien bideak. Bitxikeria gisa, aktore ezagun bat agertzen da nobela honetan. Hamabi urte baino gehiago izanez gero, irakurtzea gomendatzen dizugu.
llll
|
|
Mikel Gomez de Segura
|
Sara Mansilla
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|