Donostia auzoka
|
|
Auzoko gaztetxea bota dute
|
|
Intxaurrondo Zaharreko Letaman Gaztetxea bo-ta egin zuten azaro hasieran.
Udalak irailean bota nahi izan zuen, baina Gazte Asanbladako gazteak aurka azaldu ziren. Hainbat bilera egin dituzte eta, azkenean, Udalak Larrotxene Kultur Etxean lokal bat utziko diela agindu die gazteei, botatako Gaztetxearen ordez.
Gelditu den lursailean Kultur Etxea handitu eta, agian, plaza bat eta lur azpiko aparkalekua ere egingo dituzte.
Gaztetxea zegoen eraikinak historia luzea zuen gure auzoan. Izan ere, pneumatikoen lantegia izan zen hainbat urtez, gero Intxaurrondo Ikastola egon zen bertan eta, azkenean, Gaztetxea.
|
|
Maria Auxiliadora ikastetxea
|
|
Ametzagaņako parkea ia prest dago
|
|
Garbera merkataritza gunearen ondoko Ametzagainako parkearen lehenengo fasea ia prest dago.
Proiektuaren arabera, jatetxe bat egingo dute, piknik-gunea jarriko dute mahaiekin, eta 3.500 zuhaitz landatuko dituzte.
Dena den, berrikuntza handiena parkearen erdialdean egin duten kraterra da; belardia, bankuak, lore pila eta haritzak jarriko dituzte bertan.
Ea noiz inauguratzen duten, bisitatu ahal izateko.
|
|
Maria Auxiliadora ikastetxea
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|