euskaraz.net
Agustindarrak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 89 2007/12 »  Agustindarrak



Donostia auzoka

Agustindarrak
Gaur egun Agustindarrak izenez ezagutzen dugun egoitza 1910ean inauguratu zuten, Kursaal izenarekin, baina ez zuen luze iraun.

Kursaal izenekoak antzokia, jangela eta jolaserako aretoa zituen, baita terraza zoragarri bat ere, eta azpian zezen-plaza, errusiar mendia, water chute-a (aldapan zegoen trenbidea, uretan bukatzen zena), zabuak, eta abar.

Handik urte batzuetara, fraide agustindarrak sartu ziren eraikin horretan. Horregatik ezagutzen dugu Agustindarrak izenez (Arantzazuko Ama ikastolak ere izen hori erabili zuen zenbait urtez). Gero, Lanbide Heziketako ikastetxe bihurtu zuten. BHI institutua ere izan zen eta, ondoren, hutsik geratu zen.

Gaur egun, Agustindarrak izeneko etxe zahar horretan (Eusko Jaurlaritzarena da) Europako ekialdetik, pobreziatik ihesi, etorritako ehundik gora errumaniar bizi dira. Pertsona hauek, bizirik irauteko, honakoak egin behar izaten dituzte:

Zabor-edukiontzietatik zakarrak ateratzen dituzte, ontziak edota arropa lortzeko.
Haurren jolastokiko iturriak erabiltzen dituzte gorputza garbitzeko (larrugorritan) zein arrainak garbitzeko.
Eskopetekin Urumea ibaiko ahateak ehizatzen dituzte, eta abar.

Horren guztiaren ondorioz, ez zaigu inolaz ere bidezkoa iruditzen pertsona hauek Agustindarretan jarraitzea; izan ere, urik, argirik eta garbitasunik ez dutenez, beren osasuna ere arriskuan dago. Baliabide egokiagoak aurkitu behar zaizkie.

Gure ustez, etxe hori zaharberritu egin beharko litzateke. Agustindarren etxearen premia handia du gure auzoak, eta oso baliagarria izango litzaiguke. Hainbat gauza egin daitezke bertan; kiroldegia, esate baterako. Arantzazuko ama ikastola, 5. maila


Eguberri jaiak
Eguberriak gainean ditugu, eta laster argiz beteko dira Donostiako kale nagusiak. Aurten, ordea, Udalak ekologiaren aldeko apustua egin nahi duela jakin dugu. Indar txikiagoko argiak eta, horientzat, plaka fotovoltaikoak jarriko omen dituzte. Oso ongi. Hala ere, hirigunetik aparte geratzen diren auzoetako bizilagunok badugu zer esanik; zergatik jarri behar dira argi guztiak hiriaren erdigunean, eta gainerako auzoetan ia bat ere ez? Egoera honi aurre egiteko, guk baditugu zenbait ideia, eta prest gaude dendari eta tabernariei gure ideien berri emateko. Hona hemen zenbait proposamen:

Parke batean Jaiotza jar dezakegu, eta bestean, berriz, Olentzero.
Auzokideek beren leiho eta balkoiak apain ditzakete.
Elur-hauts modukoarekin apain genitzake auzoko hainbat txoko.
Kale bazterreko zuhaitzak eta pinuak argitu eta hornitzea. Argiak gaueko ordu jakinetan bakarrik piztuko genituzke, argindarra aurrezteko.

Hartara, auzo alaiagoa eta dotoreagoa izango genuke.
Arantzazuko ama ikastola, 5. maila

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena