Esperimentua
|
Hatzamar bihurria
|
|
Materiala:
Piper-hautsa
Ur hotzez betetako platera
Xaboi likidoa (gardena bada, hobe)
Egiteko modua:
1 Urez betetako plater batean piper-hautsa bota.
2 Atzamar bat xaboi likidoan busti eta plateraren erdialdean uretan sartu.
3 Piper-hautsak plateraren ertzetara ihes egingo du. Ba al dakizu zergatik?
4 Xaboia eta ura elkartzen direnean, ura osatzen duten molekulak zabaldu egiten dira eta, mugimendu horrekin, piper-hautsa plateraren ertzetara pasatzen da.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|